Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Aste honetan rugbya, surfa ta playeruak!

Iepa kaxo entzule maite!

Asteazken honetarako ere saio bikain bat prestatu dizuegu. Lehendabizi herriko taldeen emaizak aipatuko ditugu. Errugbyari tarte berezia eskainiko diogu aste honetan hasi dute denboraldia maila berrian garaipen handia erdietsiaz.

Honez gain surfari ere eskeiniko diogu tarte bat, Penichen, Portugalen WCTko 9. froga jokoan baitago. Bertan Kelly Slater kalera joan da bigarren errondan eta Mick Fanningek esku eskura du bere hirugarren txapela.

Amaitzeko playeroi errepaso bat emango diegu, gure kinielak egiteko aprobetxatuz, zuek ere zuena egin dezakezute, feizbukean Izerditan blai bilatuta edota izerditan@arrio.net helbidera idatzita.

Txirrindulari gazteei elkarrizketa aste honetako Izerditan blai saioan

Iepa kaxo!

Lerroburuak argi dion bezala aste honetako Izerditan blai saioan Aratz Olaizola eta Jokin Aranburu izango ditugu gurekin. Bi gazte hauek Zarauztarra txirrundulari taldeko kideak dira eta urte benetan oparoa izan dute errepidean nahiz pistan. Txirrindularitza amateurra hobeto ezagutzeko aukera izango dugu beraie esker.

Honez gain herriko taldeen emaitzak, Ossegorreko surf txapelketa, playeroen errepasoa…. eta beste kontu batzuk izango ditugu zuentzat, beraz ez galdu asteazkeneko saioa, 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!

ZARACiclistas.JPG

Areto futbola eta surfa aste honetako Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maiteak!!

Biharko saioan, herriko taldeen errepasoan, areto futbolari eskainiko diogu arreta gehien. Eneko, taldeko kapitain beteranoak emango digu denboraldi hasiera honen berri, bi jardunalditan puntu bat aterata aurreko urtetan bezala maila mantentzeko borrokan ibiliko dira aurten ere.

Honez gain Hossegor aldera joko dugu, bertan jokoan baita WCTko zortzigarren froga. Bertan gertaturikoa errepasatuko dugu, bitartean goza ezazue irudi hauekin….