Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Emaitzak, hondartzako futbola eta ZKEren argazki erakusketa mintzagai Izerditan blai saioan

Iepa kaixo!

Aurreko asteko elkarrizketa/tertuliaren ondoren gaurkoan betiko formatura itzuliko gara herriko taldeen emaitzakin hasita. Honen ostean playeroei egingo diegu tarte, 3.jardunaldia ate joka baitugu.

Saioa amaitzeko ZKEren 71. urterrena dela eta bihar zabalduko den erakusketaren inguruan jardungo gara. Bertan urte hauetan zehar elkartearean izenean jolastutako taldeen argazkiak izango dira ikusgai, gure herriaren historiaren zatitxo bat.

aurkezpen

Playeroak eta Lagun Izoztua bihar Izerditan blai

Iepa kaixo entzule maiteak!

Biharko saioa berezia prestatu dizuegu. Betiko emaitzak alde batera utzi eta hondartzako futbolari tarte berezia eskeiniko diogu. Bigarren jardunaldiko emaitzak aztertzeaz gain kinielako emaitzak emango ditugu.

Honen ondoren aspalditik guztion zain egon garen gonbidatua izango dugu, Lagun Izoztua. Bere zaratazarautzeko saioan ez bezala hemen hitz egiteko gogo biziz izango da eta berari galderak egiteko prest Jorge Zerrato eta Trio kalaberako kroaziarra.

Hau dena asteazkenean 20.00tatik aurrera izango duzue entzungai, huts egin behar duzu??

Fuego Hielo

Rugbya, playeroak, surfa eta tranpak gaurko saioan

Kaixo entzule maiteok!

Gaurko saioaren lehengo zatian herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu betiko moduan. Hemen arreta berezia jarriko diogu rugbyari, gaurkoan Josu Galarragara izango baitugu denboraldi hasieraren berri emateko.

Ondoren hondartzako futbola edota playerotako jardunaldi berri bat ate joka dugunez berau aztertu eta kiniela egingo dugu, ea zuek ere animatzen zareten!

Saioaren azken txanpan, Portugalen amaitu berri den maila goreneko frogaren berri emango dizuegu. Bertan ezusteko batzuk gertatu dira, munduko titulurako lehian Gabriel Medina, Mick Fanning eta Kelly Slater geratu direlarik.
Azkenik tranpa edota iruzur batzuen berri emango dizuegu, gaur egungo frogetan oraindik jendea honelako amarruak egiten saiatzen baita. Ez hutsik egin, 20.00tatik aurrena FMko 99.3a sintonizatu!!

Josu

Allepuntakoei elkarrizketa Izerditan blaien

Iepele! Gaurko prestatu dugun saioan herriko taldeen emaitzen errepasoan Allepuntari arreta berezia eskainiko diogu. Ihaz sortu zen talde berri honek aurten arazo asko ditu bere entrenamenduak egiteko eta egoera honen aurrean duten haserrea adieraziko digute.

Honez gain surfa, herri-kirolak eta pilota kontuak ere izango ditugu 20.00tatik aurrera FMko 99.3an, Arraio Irrati librean!

Alle Punta

Gerard Brigde gela arroxean aspaldiko partez

Kaixo entzule maiteak!

Biharko saioa berezia izango da, aspaldiko partez Gerard Brige gurean dugulako. Eskoziatik telefonoz makina bat aldiz FMko 99.3ko uhinetan entzun duzuen arren bihar gela arroxean izango dugu.

Bere presentziarekin herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu arreta berezia jarriz Zarauzko futboleko Allepunta taldeak, Ketaren aurka egiñiko partidan.

Hondartzako kirolei ere egingo diegu tarte bat, Landetan igedean amaitu zen gizonezkoen goi mailako zirkuituko 9. froga. Bertan John John Forence izan da txapeldun eta munduko txapeldun izateko lehian ezer gutxi aldatu da Gabrien Medina eta Kelly Slaterren artean.

Azkenik hondartzako futboleko edo playerotako lehendabiziko jardunaldia errepasatuok dugu, ez usteko bat edo beste egon baita.