Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Kiroldegiko langileak biharko saioan

Iepa kaixo entzule maite!

Biharko saioan Zarauzko Kiroldegiko langileak izango ditugu gela arroxean bizi duten lan gatazkaren berri emateko. Badira hilabete batzuk hitzarmen kolektiboarekin arazoak dituztela eta horren berri emango digute.

Honetaz gain playerotako 8. jardunaldiaren kiniela egingo dugu, igande eguerdian jokatuko baita. Azkenik Pako Urkiari gure omenaldi xumea egin nahi diogu Zarauzko Kirol Elkartearen alde eta nola ez playeroen alde egindako lan izugarriagatik. Berari eginiko elkarrizketa bateko zati batzuk entzuteko aukera izango duzue beti bezala bihar, ostirala 18.00tatik aurrera!!

IMG_0087_content

indizea

Emakumezkoen futbol taldeko ordezkariak Izerditan blaien

Kaixo entzule maite!

Aste bitxi honetan ostiral arratsa girotzeko asmoz bihar ere saio bikain bat egingo dugu zuentzako. Aste honetan zarauzko emakumezkoen taldeko Irati Tolosa eta Iratxe Oliden kapitaina izango ditugu gela arroxean. Euskal Ligan dihardu talde honek eta gaur egun sailkapenaren 2. postuan aurkitzen da. Beraiekin denboraldi hasiera bikain honetaz gain klubeko zuzendaritzarekin dituzten gora-beherez arituko gara.

Honekin batera ezin ahaztu hondartzako futbola, aurreko igande eguerdian 7. jardunaldia izan genuen eta bertan gertaturikoaren berri emango dizuegu. Hau dena beti bezala 18.00tatik aurrera izango duzue entzungai Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

CwmnPfKXUAEF6Sb

Bera Berako zarauztarrak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Bera Bera taldeko hiru zarauztar izango ditugu gurean: Maialen, Alba eta Nagore. Laster jokatuko den Europako txapelketa dela eta ABF mailako lehiaketa geraturik dago eta une hau baliatu nahi dugu beraiekin hitz egiteko. Denboraldi hasiera bikaina izan du Donostiako taldeak aurten gainera inoiz baino zarauztar gehiagorekin. Ligaz gain beste kontuez ere jardungo gara beraiekin.

Eskubaloiaz gain hondartzako futbola edo playeroei ere tarte bat eskainiko diegu nola ez. 6. jardunaldiko emaitzak errepasatu eta 7.aren kiniela egin beharko dugu. Hau dena beti bezala ostiralean 18.00tatik aurrera. Ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia zure irratiko FMko 99.3an!!

837

Saskibaloia hizpide biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan saskibaloiari eskainiko diogu tarte handi bat. Gurean izan baitira Goar Artetxe entrenatzailea eta Julen Egaña hegalekoa. Ordu erdiko elkarrizketa honetan Goarrek nolatan hartu duen zarauzko taldea, egindako aldaketa eta denboraldi honen hasierari buruz jardun gara. Jakingo duzuen bezala iaz mailari eusteko nahiko lan izan zituen talde honek eta aurten hainbeste sufritu gabe eutsi nahi diote.

Honez gain playeroen inguruan ere arituko gara, 5. jardunaldiko emaitzak errepasatuko ditugu alde batetik, eta bestetik, 6. jardunaldiko kiniela egingo dugu. Hau dena Arraio Irratian, ostiralean 18.00tatik aurrera eta larunbatean errepikapena 10.00tan!

6-CGROzy

Herriko taldeen partidak eta playeroak mintzagai gaurko saioan

Kaixo entzule maite!!

Gaurko saioan aspaldiko partez herriko taldeei egingo diegu errepasoa. Azken jardunaldietan izan dituzten emaitzak eta sailkapenean duten egoera aztertuko dugu. Asteburu honetan izango dituzten partidak albo batera utzi gabe, noski.

Honez gain Ander “Risi” izango da gurean, Talai-mendiko jokalaria. Berarekin aurreko asteko playeroetako emaitzak errepasatuko ditugu eta ondoren 5. jardunaldiko kiniela egin. Gogoratu zuek ere kiniela egin dezakezuela fazebukean edota esatarioi zuzenean eskura emanik. Betiko moduan hau dena 18.00tatik aurrera izango duzu entzungai Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

IMG_8014_content