Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Maite Lizaso, 2016ko Zarauzko kirolari onena biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan futbolari eskainiko diogu denbora tarte zabala. Playeroetako 11. jardunaldia aztertzeaz gain guran izango dugu Maite Lizaso, 2016ko kirolari onena. Orain aste batzuk izendatu zuten Athletickeko jokalaria pasa den urteko kirolarik onena bere taldearekin Liga irabazteaz gain makina bat urte daramatzalako futboleko maila gorenean. Berarekin futbolaz, iazko denboraldiaz eta aurtengoaz ere jardungo gara noski. Bihar bertan izango den kirol galan egon behar duenez elkarrizketa aurrez grabatuko dugu, beraz galderarik egin nahi baduzue utzi zuen iruzkina gure facebookeko horman edo bidali txio bat gure twitterreko kontura.

Hau dena beti bezala bihar 18.00tatik aurrera izango duzue entzungai Arraio Irratian 99.3an!!

athleticclub_femenino_maitelizaso

Playeroak, saskibaloia eta surfa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan hondartzako futboleko edo playeroetako kinielak egingo ditugu ohitura onak jarraituaz. Honez gain saskibaloiko Grupo Ulacioko kapitaina izango da gurean, Patxi Magickek gehiago ikas dezan kirol honen inguruan. Easo-Loquilloren aurkako izandako azken partida galdu arren sentsazio onekin atera ziren zarauztarrak.

Honez gain surf kontuak ere ekarriko ditugu gela arroxera. Ainara Aymat zarauztarra final erdietan kaleratua izan da Israelgo uretan jokatu den txapelketa honetan.

Aipaturiko hauez gain herriko beste kirol albiste batzuen berri emango dugu saio bukaeran. Beti bezala hau dena 18.00tatik aurrea izango duzu entzungai Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

IMG_1619_content

Herriko taldeen errepasoa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Aste honetan ez dugu gonbidatu berezirik izango gure irratsaioan. Aspaldiko partez herriko taldeen egoeraren berri emango dizuegu, urteko lehen jardunaldia nola joan zaien jakingo duzue honela. Honetaz gain playeroen berri ere emango dugu, eguraldi makurrarekin jokatu zen 10. jardunaldiko emaitzak eta honek utzitako sailkapena zuenganatuz.

Saioa bukatzeko Zarauzko Kirol Galan emango diren sarien berri emango dizuegu, aski jakina da Maite Lizaso eta Aitor Frantzesena “Gallo” izan direla kirolari honenak, baina beste hainbat ere izan dira sarituak. Honen berri izan nahi baduzu ez hutsik egin ostiralean 18.00tatik aurrera Arraio Irratian izango duzun zitari!!

Axi Muniain urteko lehendabiziko saioan

Urte berri on entzule maite!!

Biharko saioan urtea amaitu baino lehen jaso genuen albistearekin ekingo diogu. Portugalgo Nazereko uretan istripu larri izan zuen Axi Muniainek. Olatu handien artean bere amaiera irudikatzerainoko egoera bizi izan zuen pasa den abenduaren 22an. Egun hori eta gero makina bat komunikabidetan agertu da bere esperientzia kontatzen. Biharkoan, bada, gela arroxean izango dugu esperientzia honen inguruan hitz egiteko.

Honetaz gain, ezin dugu ahaztu hondartzako futbolak edo playeroak ez duela etenik. Igande honetan, negu gorriko eguraldiarekin jokatuko da 10. jardunaldia eta nola ez kiniela egingo dugu. Azkenik ez dugu aipatu gabe utziko pasa den larunbatean Egian izan presoen aldeko eskubaloi topaketa.

Hau dena beti bezala, bihar ostirala, 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

axi_nazare

horizontal-f6f2233f1bf5c68376fa161f06d6d950presoak-eskubaloi-egia6jpg

Izerditan blai saiorik ez da izango datorren urterarte

Kaixe entzule maite!

Aurreko saioan esan genuen bezala datorren urterarte oporrak hartuko ditugu. Beraz urtarrilaren 13an itzuliko gara saio berri batetik. Bitartean 20016ean egindako elkarrizketa ezberdinak entzuteko aukera izango duzue larunbatean goizean eta asteartean 14.00tako errepikapenetan. Ondo izan!!