Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Mutilen eskubaloi kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Urteko azken saioan eskubaloiari egingo diogu tartetxo bat. Aspaldiko partez Zarauzko mutilen eskubaloi taldeko ordezkariak etorriko zaizkigu aurtengo denboraldiaren inguruan hitz egitera. Gabonetako oporraldia baino lehen egin duten lana aztertuko dugu, egindakoarekin gustura diren jakingo dugu eta beraien helburuak lortzeko bidean egiteko zer duten argituko digute.

Honetaz gain, playeroetako 6. jardunaldia izango dugu igande goizean eta nola ez kiniela egingo dugu. Oraingoan emakumezkoek ere jokatuko eta jardunaldiko partida Kebide eta Kupelaren artean jokatuko da 2.zelaian.

Hau guztia beti bezala ostiralean 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!

Jaime Urdanpilletarekin kick-boxingaz arituko gara biharko saioan

Kaixo entzule maite,

Guk zubirik egingo ez dugunez biharko saio bikain bat prestatu dizuegu. Oraingo honetan Jaime Urdanpilleta izango dugu gurean eta berarekin kick-boxingaz arituko gara. Orain aste batzuk Aritzbatalde kiroldegian egin zuen borrokaldia gogoratzeaz gain kirol honen inguruko xehetasun gehiago ezagutzeko aukera izango dugu, arauak, entrenamenduak, pisuak…

Honetaz gain playeroen 5. jardunaldian gertatu zena eta bikotekako kros mistoen emaitzak ere aipatuko ditugu, beti bezala, ostiralean 18.00tatin aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Bikote mistoen 39. krosa eta plaieroak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Elurrarekin batera etorri da aurtengo bikotekako kros mistoa. Igandean izango den froga honek jada 39. edizioa izango du eta bertako antolatzaileetako batekin hitz egiteko aukera izango dugu, Txumai Fernandezekin alegia. Ideia hau nondik sortu zen eta azken urtetan izan duen bilakaera aipatuko ditugu.

Honez gain playeroen beste jardunaldi baten atarian garenez horren kiniela ere egingo dugu. Neskek atseden izango duten jardunaldi honetan hotzak eragingo al du emaitzetan? Egin apustu playerozaleok!!

Hau dena beti bezala ostiral arratsaldean 18.00tatik aurrera, Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Herriko taldeen emaitzak aztergai biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan herriko taldeen errepasoa egingo dugu, hilean behin egiten dugun moduan. Denboraldia aurrera doan heinean gure taldeak ere beraien helburuetatik gertu ala urrun dauden aztertuko ditugu. Honekin batera playeroetako jardunaldia eta sailkapena ere errepasatuko ditugu. Hau dena, beti bezala, ostiralean 18.00tatik aurrea Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Errugbya aste honetako Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!

Aste honetan errugbya izango dugu mintzagai. Ia da ligaren lehen herena igaro den honetan, gela arroxean izango ditugu Jon Larrañaga eta Paul Altuna errugby aditua. Azken partida aztertzeaz gain orain arteko lana nolako izango den aipatuko dugu, bai eta aurrera begirako erronkak zeintzuk diren.

Lokatza alde batera utzita, playeroetako 4. kiniela ere egingo dugu. Gero eta jende gehiago animatzen ari da gure kiniela egitera, beraz, horrela jarraitu eta inguruooak ere animatu horretara. Hau dena beti bezala ostiral honetan 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!