Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Txaro eta Lurdes korrikalariak biharko saioan

Kaixo entzule maite!!

Biharko saioan Txaro eta Lurdes korrikalariak izango dira gela arroxean. Txaro 60 urtetik goragoko kategorian hirugarren postuan sailkatu zen joan den igandeko Lilatoian. Emaitza horren inguruan ez ezik, lasterketa honen inguruan ere arituko gara, makina bat ediziotan parte hartu dutelako biek. Lasterketa honetan parte hartzeaz gain, Txumairekin entrenatzen ibiltzen direnez, talde honen eta beraien dinamiken inguruan zerbait gehiago jakiteko baliatuko dugu.

Elkarrizketa interesgarri hau baino lehen ordea, playeroen emaitzei erreparatu beharko diegu. Mutilen kanporaketak erabakita geratu dira eta nesketan ere badakigu zein talde arituko diten kopan eta zein ligan. Hau dena beti bezala, 18.00tatik aurrera izango duzu entzungai Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Kebidek taldeko Ane eta Kaxpi aita alabak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan gela arroxean Ane eta Kaxpi aita alabak izango ditugu playeroen inguruan hitz egiteko. Bata jokalaria da eta bestea babeslea, aurtengoa dute lehendabiziko urtea eta bigarren postuan aurkitzen dira. Adituen ustez Kupela ahalguztidunari itzal egin diezaioken talde bakarra da, berau da nahiz eta hondartzan lehen aldiz izena eman duten esperientzia askoko jendea bildu dute bertan. Guzti honen inguruan arituko gara 18.30tatik aurrera, baina hori baino lehen herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu.

Beti bezala saio bikain hau entzuteko aukera 18.00tatik aurrera izango duzu Arraio Irratian, FMko 99.ean!!

Ulacia taldeko saskibaloi jokalariak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan saskibaloiari eskainiko dizkiogu hainbat minutu, gurean izango direlako Larra eta Unai, Ulaciako jokalariak. Beraiekin denboraldiaren inguruan arituko gara, azken bolada txarrari buelta eman nahian dabiltza, horretarako pare bat fitxaketa ere egin dituzte.

Honez gain playeroen azken jardunaldia errepasatuko dugu, hau dena beti bezala bihar, ostirala 18.00tatik aurrea Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Indauxeko jokalariak gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Apurka-apurka aurrera doa playeroen txapelketa eta gizonezkoen 10. jardunaldi honen atarian sasoi honetako talde oneneko jokalariak izango dira gela arroxean. Asti-pinturaken (Asti-Madri) kolore berdinak erabili arren futbol ezberdina egiten saiatzen dira Getariarrak. Aurtengo denboraldi honetan partidarik galdu ez duen gizonezko talde bakarra dugu eta sartutako golei errentagarritasun handia ateratzen diete. Errendimendu bikain honen inguruan arituko gara gaurko saioan Getariako ordezkariekin. Hau dena beti bezala 18.00tatik aurrera izango duzue entzungai Arraio Irratian, FM-ko 99.3an!!

Paul Altuna izango da biharko saioan errugbiko 6 nazioen txapelketaz hitz egiteko

Kaixo entzule maite!!

Otsailarekin batera urtero legez hasi da 6 nazioen errugbi txapelketa ere. Ohitura dugun moduan Paul Altuna etorriko zaigu txapelketa honen inguruan hitz egitera Gerard Bridgerekin batera gure saioko adituak baitira. Bide batez Zarauzko Errugbi taldearen inguruan ere arituko gara solasean.

Honetaz gain playeroen jardunaldiak utzi zizkigun emaitzak aztertuko ditugu, baita entzule maiteok, jardunaldiz-jardunaldi egiten dituzuen kinielaren sailkapena ere. Hau dena beti bezala ostiralean 18.00tatik aurrera izango duzue entzungai Arraio Irratian, FMko 99.3an!!