Astebeteko deskantsu baten ondoren berriro datorkigu Highway 9 saioa. Mikel Rotaetxe-ren eskutik, Guns & Roses, Jet, The Knack edota Scorpions izango ditugu mintzagai! Gaur 20tan! Ez galdu!
Podcast: Play in new window | Download
Iritsi da osteguna eta berarekin batera, denboraldiko bigarren Highway 9. Aurreko astean musika zelta izan bazen protagonista, gaurkoan kitarrak entxufatu eta atzoko eta gaurko rock musika onena entzuteari ekingo diogu! Gonbidatuak? Besteak beste, The Clash, Radiohead, AC/DC, Muse edota Bruce Springsteen. Gaur, osteguna, 20:00tan punttu-punttuan! Ez galdu!
Podcast: Play in new window | Download
Urte berria, denboraldi berria. Denboraldi berria, eskema eta soinu berriak. Eskema eta soinu berriak, Highway 9 berria.
Iritsi zaigu osteguna azkenian. Hilabete t’erdiko atsedenaldiaz geroztik, gaur arratsaldeko 20:00etatik aurrera Highway 9 saioa Arrraio Irratian da berriz ere. 2011 urtearekin batera, denboraldi berriai ekingo diou kanta handiz eginiko saio txikian. Saioaren eskemak apurtzeko helburuarekin, lehen aste honetan, Irlanda, Eskozia edota Euskal Herriko zelta musika (tradizionala eta punk-a) izango ditugu protagonista eta besteak beste, The Dropkick Murphys, Flogging Molly, The Dubliners edota Steve Earle-en kanta handienak izango ditugu bidaliagun kondairaz josiriko lurralde hauetan.
Zelta musika onena entzuteko, ezagutzeko edo gozatzeko prest daon edonor gonbidauta dao! Ez galdu! Gaur arratsaldean 20:00tan!
Aurrerapen txiki bat baino besteik ez, azpian klikatuz geo!
Unibertsitate kontuak direla eta ez da egongo Highway 9rik aste ekainaren 10 arte. Bitartean, errepikapenak jarriko ditugu. Sentitzen dugu!