Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Zinema Itsua 4.saioa

Arratsaldeon!
Gaur gauean, 21:30tatik aurrera berriz ere izango gaituzue Arraio Irratiko uhinetan.
Bi gai jorratuko ditugu gaurkoan. Alde batetik, Pedro Almodovar zinegileataz arituko gara eta bestetik, apirilaren 19-26 bitartean Donostian izango den Giza Eskubideen XI.zinemaldiari buruz hitz egingo dugu.
Zinemaldian izango diren adibidetako batekin uzten zaituztegu

Laister arte!
Thelma eta Louise

Gonazpietan Lardaxkan

Iepele eder hoyek!

Gaurko egualdi txarrai aurre iteko, sintonizatu Arraio Irratia 21.00tatik aurrera!!!
Gonazpietan Lardaxkanen 3. saio hontan, Martxoak 8aren kronika eta azkenaldian pasatako eraso sexisten inguruan arituko gara; beti bezela, abisteak, agenda feminista eta musika ederraz lagunduta!

Zuen belarriak kitzikatzeko irrikaz gaude… beraz ez galdu saioa!!!

3. saioa

Gonazpietan lardaxkan!

Iepakaixo politoyek!!

Gaurko saioa 9:30tan hasiko da, barkatu eragozpenak!

Bigarren saio hontan sistema patriarkal eta kapitalista ustel honen inguruan hitzeingo deu, trikitixa doinutan entzun izan den Maurixia zein dan deskubrituko deu, eta beti bezela inguruko albistiak, agenda feminista eta musika earra izango dituzue entzungai zuen belarriak kilikatzeko!!

Ez galdu!Aupa Maurixia!