Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Ihaz 20 urte EHZ ekitaldiak

Aste buru hontan urte bete egingo du, Atalkatik erreportaria bidali gendula grabagailu eta guzti

EHZuzenean festibalera, han urtero gertatzen denaren berri jasotzeko asmoz.

Inoiz ez bazera bertan izan, ala, izan bazera ere agian ze nolako antolamentu eta abar.. dituzten ez dezu jakingo.

Horrela bada, eta aste buru hontan joateko asmoa badezu…hau entzutea besterik ez dezu behar jakinaren gainean egoteko.

ehz2016-kartela

Benetan merezi dulakoan gaude.

Aurreko urtean ez gendunez emititu, orain daukazue aukera entzuteko.

Erreportaria emoxionatua etorri zan bertatik.

Bide batez gure atalkari internazionala entzuteko aukera izango degu.

 

ONDO PASAAA

Gaurkoan, Transexualitateaz arituko gara

Trans- aurrizkiak beste aldea, zeharkatu edota aldaketa esan nahi du. Zertaz ari gara, ordea, transexual edo transgenero diogunean? Eta zer dira intersex eta cis pertsonak? Hori guztia eta gehiago azaltzeko, Lo izango da gurekin.

 

gender-identity-584x388

Ez galdu ikasturteko azken Bolloenea 21:00etatik aurrera, Arraio irratian (99.3 FM).

GORKEYA OPORRETARA DIJOAA

kAIXOO!!

astuakGaurko Irratsaioa berezi jun da.

Gure abesti edo eta talde kuttunekin gozatu nahi izan ditugu zuen belarri fiñak, anekdota eta oroitzapenak kontatuz borobilduta.

Gustoko izango duzuelakoan, agurtzen gara Lopandere eta M-A.

Plazer bat izan da ikasturte hau zuekin konpartitzea.

Oporretatik bueltan hemen izango gara berriro talde zein abesti berriekin.

muxukkk              ondo pasa udaraaaa

Zer eragin du gure buruak jateko garaian?

Zer jan hura izan. Jaten duguna omen gara, eta jaten dugunak hainbat ondorio sorrarazten dizkigu. Elikagaien eta psikologiaren arteko loturaz ariko gara gaur Atalkako elkarrizketa saioan. Judith Etxezarreta nutrizionista eta Nerea Gomez psikologoa etorriko zaizkigu Putzuzuloko gela arroxara, eta gure gorputza hobeto ezagutzeko gakoak emango dizkigute.

Astero legez, 21:00etan entzungo dugu elkar!

Botero Bikini

10 urte, 10 eszena! Gaurko Zinema Itsuan

Arraio Irratiaren 10. urteurrena ospatu berri dugu eta Zinema Itsuan hortaz baliatu gara gaurko programa egiteko. Zinemaren historiako 10 eszena ikoniko eta ezagunenak ekarriko ditugu gaurko saiora. Ea ados zaudeten ekarritako zerrendarekin.

Arraiokideen artean ere galdetu dugu eta gure eszena gogokoenak ere ekarriko ditugu gaurkora.

21:00etatik aurrera, FMko 99.3an, ez galdu

.TitanikMarylinChaplinstar wars