Podcast: Play in new window | Download
Apiririleko Gorkeyan, nahasketa bat egin degu, kitzikaneko Pam etorri bai zaigu laguntzera saiora
eta Atalkalarion abesti autatuak izan dira gaurko protagonistak.

Podcast: Play in new window | Download
Apiririleko Gorkeyan, nahasketa bat egin degu, kitzikaneko Pam etorri bai zaigu laguntzera saiora
eta Atalkalarion abesti autatuak izan dira gaurko protagonistak.

Podcast: Play in new window | Download
Gaurko saioan Marlene etorri zaigu laguntzera eta hainbat konturi buruz hitz egin dugu. Hasieran Made in Galiza liburutik hartutako Hitz Egitea ipuina irakurri eta horren inguruan hitz egin dugu; ondoren, Gasteizko HIGA jardunarliak izan ditugu hizpide, eta azkenik, agendaren berri eman dugu. Hori guztia musika bikainaz lagunduta!
Podcast: Play in new window | Download
Atalkarien baimenarekin, Zinema Itsua izango duzue bihar gauean entzungai; izan ere, errepikapena jarri ostean, irratsaioa egiteko gogotsu gaude Louise eta Marlene.
Oraingo honetan, sasi-irratsaioa eskainiko dizuegu, ordea. Zergatik diogun hori? Bada, askotan esan dugun bezala, guk nahi dugun informazioa lortzea zaila egiten zaigulako, eta bilaketa amaigabe horretan, gainera, informazio sexista azaltzen zaigulako.
Horregatik, bihar, emakumeoi gomendatzen zaizkigun filmez hitz egingo dugu. Eta aitor ezazue: ziur, asko ikusita dituzuela!

Bihar, 21:00etatik aurrera, Zinema Itsua, gela inoiz baino arrosagotik zuzenean.
Podcast: Play in new window | Download
Japonera hurbildu gara bertan dauden emakume taldeei begirada bat ematera.
Estilo desberdinetako zazpi talde aukeratu ditugu, baina aukera anitza da.
Aukera izanez gero saltseatzera gonbidatzen zaituztegu, aukera badago eta…
Kaixo, zinemazaleok!
Hasteko, lehengo asteko huts egitea azaldu nahi genizueke: greban geunden. Eta, bihar, pena handiz, baina aurreratu nahi dizuegu ez dugula zuzeneko saiorik egingo; izan ere, gure Louise ezin izango da etorri.
Kontuan izanik Errementari estreinatu berri dela, Maite Bastosi egindako elkarrizketa eta Igelak filmari buruzko solasaldia bildu zituen irratsaioa jarriko dizuegu! Eta Aste Santutik bueltan, indarberrituta eta gai interesgarriekin itzuliko gara.
