Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

LIBRE izanik Zarautz ehuntzen

Iepa kaixo!!

Igande hontan, Urriak 20, gonbidatu dexente izango ditugu Arraio irratiko gela arroxan bertan.

Alede batetik, aste hontan hasi diren 2 makro epaiketak izango ditugu hizpide eta LIBRE egitasmoaren berri izango dugu taldeko kide baten ahotik.

3 zarauztar ditugu inputatuak, eta hauetako batekin, Esther Agirrerekin hain zuzen ere, izango dugu aukera hasi berri den epaiketa honen inguruan jarduteko

Honen ostean berriz, Zarautz ehuntzen udal planaren inguruan arituko gara. Hontaz jarduteko, Gari Berasaluze eta Aser Lertxundi zinegotziak izango ditugu gurean eta azken informazio iturrien arabera, herriko alkate den JL Illarramendi ere bertan izango dugu.

Ba hoixe, iganderako plana. Edozein galdera, duda, iritzi edo zerbait bota nahi izan eskero, ez moztu. 943868183 tfno zbkira deitu edota facebookean mezua bidali.

Ale ba, adiorik ez, igandea 21´rak arte baizik

libre

 

KOLONBIA?? Guri aitzia hobia

Aupa zuek!

Igande hontan, Urriak 13, Walter kolonbiarra izango dugu gurean, Ahuntzarenean. Iada hilabete batzuk badaramatza Kolonbiako gaur egungo egoera islatu nahian.

Bera preso politikoen alde jarduten den elkarteko kidea dugu. Alegia, presoetaz mintzatuko gara, baina ez soilik hortaz,  gori gorian aurkitzen den bake prozesuaz ere arituko gara.

Kontu ugari izango ditugu. 2 ordu ez dira izango nahikoak baina ahaleginduko gara ahalik eta hobekien zabaltzen zer ari den gertatzen gaur egun Hegoamerikako herrialde zahar hontan. Eta noski, atzoko eguna, Urriak 12 Herrien kalamitatea, hispanitatea, ez da ahaztua izango, zoritxarrez.

Ba hoixe, Adiorik ez, igandero 21’rak arte baizik!!

kolpre

Ta badakizue, zuen parte hartzea eskertuko genuke. Edozein galdera, duda, iritzi,… Ez moztu! Lotu elkarrizketara

 

ASKATASUNA!!

Kaixoooo!

Igande hontam, Urriak 6, Aaskatasunaren alde jardungo gara. Presoen askatasunaren alde, hauen eskubideak berma daitezen sortzen diren ekimenen alde,

HERRIRAren alde, hain zuzen ere.

Ba bai, aste hontan izandako sarekada izango dugu hizpide. Abokatuak, atxilotuak, zarauzko herrirako kideak, atxiloketen testigantzak,…

Telefonoa sutan izango dugu biharkoan ere.

herrira

Badakizue ba, 21’tatik aurrera Arraio irratian 99.3an

Eta pentsionistak???

Iepala!!

Gaurkoan, Gipuzkoako pentsionista ta jubilatuen elkarteko idazkaria izango dugu gurean, Pedor Mari, hain zuzen ere.

Halere, asteak eman dituen gertakariei ere tartetxoa eskainiko diogu.

Al loro! Gaurkoan al konpleto izango gea ta. Jardi, Edonato, Malintxe ta Sozi

21’tatik aurrera 99.3an

pentsio