Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Alternatiben HERRIA

Lehengo asteko deskantsuaren ostean gogo biziz eta irrikaz gatoz igande hontan. Bai hoixe.

Datorren astean, urriaren 24an, Bilbon, Alternatiben Herria egingo da. Egunaren zehar, Bilboko erdigunea, herri txiki bat bihurtuta, hausnarketaz, alternatiba praktikoz eta baikortasunez betetzeko helburuarekin.

Mobilizazio eraikitzailea, denentzat tokia eginez. Gune bakoitzean, arlo bakoitzean martxan dauden alternatibak ezagutaraziko dira jarduera ezberdinen bitartez: hitzaldiak, mahai inguruak, azoka, tailerrak, kale ikuskizunak, jolasak,…

2015-06-11, Bilbao. "Alternatiben Herria-El Pueblo de las Alternativas" Euskal Herriko Gizarte Eskubideen Gutunak eta beste gizarte elkarte batzuk bultzaturiko ekinbidea. Argazkian, aurkezpena. 11-06-2015, Bilbao. Presentación de la iniciativa "Alternatiben Herria-El Pueblo de las Alternativas", iniciativa promovida por la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria y otros colectivos. En la imagen, la presentación.

Guzti hontaz aritzeko Olatz Doñabeitiarekin arituko gara

Zirriren faltan, Madriden izango baitugu astelehenean hasiko den internazionalismoaren aurkako epaiketa jarraitzen ahuntzako erreportari moduan, Malintxe handia izango dugu aspaldiko partez. Eta noski, betikoak.. Sozi eta Edonato.

Hortaz badakizue. Beste irratsaio interesgarri bat igandean 21’etatik aurrera FM 99.3an

Adiorik ez

 

Gure kabuz ala hil

Kaixo Ahuntzaleok!

Saio ederra prestatu dizuegu igande honetarako ere. Hasteko, Topatu.info atariak eta Ernai gazte antolakundeak elkarlanean egindako proiektu bat ezagutuko dugu: Gure kabuz ala hil izeneko dokumentala. Oraintxe ari dira bete-betean, sistema kapitalistaren aurrean Euskal Herrian loratzen ari diren askotariko alternatiba sozioekonomikoak bildu eta ezagutzen. Egiten ari diren lanaren berri emango digu Landerrek zuzenean.

Bestetik, Askapena erakunde internazionalista epaitzekotan diren honetan, bertako kide Julen Zulaikarekin hitz egingo dugu. Ugaritzen ari dira herriz herri Espainiako Estatu inperialista jomugan jarri duten herri epaiketak, eta horien eta beste zenbait konturen berri emango dugu.

Ez galdu, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

 

 

Txiki eta Otaegi gogoan

Kaixo ahuntzaleok!

Saio betea izango dugu asteburu honetan ere. Igandean bertan dira 40 urte frankistek Jon Paredes Manot ‘Txiki’ zarauztarra, Angel Otaegi nuarbetarra eta FRAPeko José Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Jose Humberto Baena Alonso hil zituztela. Ahaztuak 1936-1977 elkarteko kide Martxelo Alvarez izango dugu gurekin, hilketei eta haiek gogoratzeko ekitaldiei buruz hitz egiteko.

Nazioartera ere joko dugu, ordea. FARC gerrillak eta Kolonbiako Gobernuak lortutako bake akordio historikoaren berri izango dugu lehen eskutik, Jorge Marcha Patrioticako kide eta kolonbiar errefuxiatuarekin. Gainera, Emakumeen Mundu Martxa datorren astean da pasatzeko Urola Kostatik, eta antolatzaileetako batekin hitz egiteko aukera izango dugu.

Ez galdu ba! Beti bezala, igandero, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!!!

otaegi txiki

Ahuntza bueltan da!

Kaixo lagunok!

ahuntzaLJUdan mendirik mendi ibili ondoren, bueltan gatoz ahuntzak Arraioren gela arroxera. Ohiko formatua mantenduta, baina berrikuntzak ere ekarriko ditugu aurten, Edonato, Sosi, Malintxe, Zirri eta beste hainbat lagunen eskutik.

Gaur bertan ekingo diogu denboraldi berriari, udari errepaso eder bat emanez, eta datorrenari begira. Besteak beste, asteburuan Putzuzulon bertan egin diren Espainiako Estatuko irrati libreen topaketak izango ditugu hizpide, eta beste irrati batzuetako kideekin hitz egingo dugu.

Ez galdu! Aurten ere, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!