Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Ardien gauerdiko eztula, igande hontan

Kaixoooooooo! Aspaldiko partez berriro ere bueltan, gutxi batzuen zorionez eta beste askoren zoritxarrez.

Eta noski, nola ez, hauteskunde berri batekin hasi behar. Beeeeeezketen kontaketaren jarraipena egiteaz aparte, Elkarrekin Podemos, EH Bildu eta EAJko kide ezberdinekin izango ditugu elkarrizketak.

Eta denboraldi berri hontan izango ditugun (saiatu behintzat) berrikuntzen ingurun arituko gara.

Halere, denboraldi hontako lehenengo irratsaioa izanik, sorpresatxo batzuk ere izango ditugu.

Ale pues, adiorik ez ,,, igandea 21’rak arte baizik!

ugao-jaiak-2016-indaba-jana-2

Arraio Irratia oporretara doa

Urtero bezala eta uda gerturatu dela jakinda, Arraio Irratiko kideak oporretara joango gara iada. San Pelaioetan sukalde lanetan ibili ostean, merezitako oporrak hartuko ditugu pilak kargatu ahal izateko.

arra

Udako programazioari dagokionez, ZarataZarautz irratsaioa izango da martxan jarraituko duen bakarra, uztailean zehar behintzat.

Udan zehar, mantenu lanak egiteko intentzioa ere badugu. Datozen bi hilabetetan antenarekin izan genituen arazoak konpontze saiatuko gara, hala, Getaria, Aia, Mutriku eta inguruetan entzun gaitzaten.

Honez gain, datorren denboraldira begira inork irratian kolaboreatu edo lagundu nahiko balu, bai irratsaioren bat egiten edota besteren batean laguntzen, info@arraio.net helbidean gurekin kontaktuan jartzeko aukera izango du.

Besterik gabe, Urrian sorpresa berriekin eta nobedade gehiagorekin itzultzea espero dugu. Ongi izan!!!

Surfa baino gehiago

Kaixo Ahuntzak!

Aurreko asteko atsedenaren ondoren, bagatoz berriz bueltan! Zarauzko Surf Eskolako kideak izango ditugu gela arroxean, 25 urtez lanean aritu den eskolaren itxieraz aritzeko. “Ogibide duin bat osatzeko bidean urrats garrantzitsuak egin direla uste dugu, baina egun eskolak baino gehiago marka izenak gailendu diren honetan, lekuz kanpo ikusten dugu geure burua”, esan dute prentsan argitaratutako gutunean.

Donostiako Bulebarrera ere joko dugu, Gipuzkoa Zutik mugimenduaren berri gurera ekartzeko.

Ez ahaztu, igandero 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!!!

1991eskola-miratan

Okupazioaren mila aurpegi

Kaixo lagunak!

10. urteurreneko astelehenarekin gatoz igande honetan! Saio mamitsua dugu gaur ere, batez ere okupazioa ardatz hartuta. Batetik, Arditurriko errepublika independentearen 30. urteurrenaz arituko gara, hango kideak gela arrosera ekarrita. Bartzelonako Gracia auzora ere joango gara, Banc Expropiateko kideekin hitz egitera. Eta gainera, Donostiako Gipuzkoa plazan ere egingo dugu geldialdia, errauskailua ardatz hartuta sistemari aurka egiten ari diren akanpadan.

Eta, nola ez, Ekhiñe Eizagirre eta beste kideak Fresnesko espetxean aurrera eramaten ari diren borroka ere ekarriko dugu gurera.

Ez galdu! 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

indizeaindizea

10. urteurrena ospatzeko festa berezia

Arraio Irratiaren 10. urteurrenari amaiera bikain bat emateko, sekulako egitaraua antolatu dugu larunbat honetarako, Maiatzaren 28rako.

Goizean hasiko gara, Maiatzaren 14ean egin ezin izan genuen irratsaio bereziarekin. Goizeko 10:30etatik herriko leku ezberdinetan izango gara saioa egiten.

irrati mobila(1)

Honen ostean, bazkaria prestatu dugu Putzuzulo Gaztetxean. Bertan gainera, 10 urte hauetan irratian ibili diren partaideak biltzen saiatzen ari gara. Honez gain, etorri nahi duen edonork tiketak salgai ditu oraindik Eguzki, Arrano eta Mauka tabernetan. Bixi ibili!!!

Bazkalostean, Sozaya orketa-gizonaren emanaldi berezia edukiko dugu. Eta atsaldean txarangarekin herriko kaletatik ibiliko gara.

Gauerako berriz, eta gaueko 22:30etatik aurrera, Skasti eta Blue Beans Zarauztar taldeen kontzertua edukiko dugu. Eta gauari amaiera emateko berriz, DJ Kepoi edukiko dugu musika dantzagarri apur batekin.