Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Tximas omenduz Arraiok 11urte

Atzoko egunean izan genuen Arraio irratiaren 11. urteurrenaren egun handia.
Eta aitzaki honekin Tximas handiari ere omenaldi bikaina egin zitzaion. Merezi zuena, hain zuzen ere.
Tximas zein zen? Zer dela eta omenaldia?
Galdera guzti hauei erantzuteko, bere anaia Ixidro izango dugu gela arroxean zuzen zuzenean.
Eta noski… beste kontu batzuk ere izango ditugu.
Hau dena 21’etatik aurrera…

Guk ere argi daukagu

Igande hontan, Maiatzak 21, Gasteizko auzo okupatura joan beharrean aurkitzen gara. Errekaleorrera hain zuzen ere.
Aste hontan, argi indarra aitzaki, izugarrizko operazio poliziala pairatu behar izan zuten bertako bizilagunak.
Urteetan zehar utzitako auzo bat biziberritu eta gaur egun adibide edota zergatik ez, erreferente bilakatu den auzoa, desalojatzeko arrisku larrian aurkitzen da.
Honen inguruan arituko gara bertako bizilaguna den Jonekin.
Halere beste kontu batzuk ere izango ditugu hizpide… Psoe-ren barne hauteskundeak, erraustegiaren aurkako mugimendua,
Eta noski… Arraio irratiko urteurrena ospatu ere egingo dugu gaurkoan
Hau dena Ijaunaren gidaritzapean… 21’etatik aurrera

Ahoztar Zelaieta eta M7ko balorazioa

Kaixo ahuntzak!

Elkarrizketa mamitsu bat izango dugu gaurko irratsaioan: Ahoztar Zelaietarekin arituko gara. Zelaieta Egin egunkarian, Ardi Beltzan eta Kalegorrian aldizkarietan aritua da ikerketa lanetan, eta hainbat liburu idatzi ditu: “Jóvenes burukides bizkainos”, “La casta vasca”, “Kutxabank”…

Horrez gain, joan den asteburuko herri galdeketaren balorazioa ere jasoko dugu Zarahitzeko kideen eskutik, eta 1977ko Amnistiaren aldeko Astea ere izango dugu gogoan.

Ez galdu! Beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Hamaika entzuteko jaioak gara!

Hamaika ikusteko jaioak garela dio esaerak, baina Zarautzen buelta eman diogu esamoldeari; irakurri, irakurri: Hamaika irratsaio, hamaika ahots, hamaika ideia… Eta guztiek gure bizitzako azken hamaika urte hauek eta uhinetako 99.3 FMa okupatu dituzte. Hamaika entzuteko jaioak gara, beraz.
Denbora horretan, hamaika partaide eta herritar igaro dira arrosa koloreko gela ezagunetik, baina oraindik ere, gogotsu gaude beste hainbesteri harrera egiteko. Eta ziur gaude fideltasun osoz jarraitzen gaituzten entzuleak ere iritzi berekoak direla.
Orain arteko ibilbidea ospatzeko eta gure entzuleei merezitako gorazarrea egiteko, egitarau mardula antolatu dugu maiatz honetarako. Dena den, jarraian, ideia egiten joateko lehenengo hitzorduak dauzkazue:

MAIATZAK 12, 22:30ean: SOFA eta RUKULAren kontzertuak.
MAIATZAK 16, 19:00etan: Leire Ibargurenen “Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak” liburuaren aurkezpena.
MAIATZAK 18, 19:00etan: Justo Arriolaren “A los pies del caballo” liburuaren aurkezpena eta hitzaldia.

Baina, horiez gain, maiatza bukatu bitarte, hainbat ekitaldi izango dira, beraz, adi agendari!
Guk, gure aldetik, lanean jarraituko dugu sinesten dugun proiektu hau elikatzen eta, beti bezala, ateak zabalik daukazue zuen ideiak uhinetara zabaltzeko.
Hortaz, segi ezazue Arraio irrati librea entzuten eta ea horrela beste hamaika entzuten ditugun! (gutxienez)

La Selba eta jardunaldi iraultzaileak (edo saiakera)

Kaixo ahuntzok!

Gaurkoan ere elkarrizketa interesgarriak izango ditugu Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan. Batetik, Donostiako Firestone fabrika berreskuratuan antolatu dituzten Jardunaldi iraultzaileen (edo saikera) berri izango dugu. 2015eko Maiatzaren Lehenean okupatu zuten gune hori Añorga Txikin, eta mahai inguru, tailer eta bestelakoekin egitarau oparoa antolatu dute asteburuan.

Bestetik, Aragoira joko dugu La Selba deitutako etxaldea ezagutzeko. CHE Confederación Hidrográfica del Ebroren jabetzakoa da gunea bertako bizilagunei expropiatu zietenetik, urtegi bat egiteko. Inguruko herri asko hustu dituzte helburu horrekin, eta hainbat lagun ari dira han lanean, ingurua biziberritu eta babesteko.

Horrez gain, txoko internazionalista ere izango dugu Ijaunaren eskutik.

Ez galdu! 21:00etatik aurrera, igandero gisan, Arraio Irratian! FM 99.3!