Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Euzkadi S.A-ri begira

Kaixo lagunok!

Arraio Irratiaren urteurrenarekin jarraitzen dugu, eta maiatzaren 24an izango den hitzaldi batetik tira osatu dugu gaurko saioa, Ahoztar Zelaieta kolaboratzailearekin. Euzkadi S.A, gen corrupto del PNV liburuaz, De Miguel auzian egindako lanaz eta turismoaz aritu gara, besteak beste. Nola ez, efemerideen atala ere ezin falta.

Gogoratu, igandero 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

 

ETAren amaiera

Kaixo lagunok,

Bi asteko etenaren ondoren, irratsaio berezi batekin itzuli gara, aste berezi batean. 60 urteko bideari amaiera eman dio Euskadi Ta Askatasuna erakundeak, eta modu batera edo bestera harekin lotura izan duten lau zarauztar ekarri ditugu gure mikrofonoetara: Antton, Joseba, Pili eta Diego. Aste honetan sentitu eta bizitakoak kontatu dizkigute.

ETAk bukatu du bere bidea, baina Arraio Irratiak ez, noski! 12. urteurreneko ekitaldiekin jarraituko dugu. Eta gogoratu: igandero, 21:00etatik aurrera, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula! FM 99.3!

Altsasukoak, Boro… ASKE!

Kaixo lagunok!

@Ekinklik

Iruñean Altsasuko gazteen alde egindako manifestazio historikoaren biharamunean, nola ez, gazte horien epaiketa izan dugu hizpide. Manifestazioan izan ginen gu ere, eta han bildutako iritziak izan ditugu entzungai.

Altsasukoena ez da, ordea, bihar Madrilen hasiko den epaiketa bakarra: La Haineko kazetari Boro ere epaitzekoak dira, monarkiaren aurkako protesta baten berri emateagatik. Epaiketa aurreko orduetan, Bororekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Muntaia polizial hauen berri emateaz gain, Lakaritarren kolaborazioa ere izan dugu asteon.

Igandero, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3! Esan dozenki!

Palestinako brigada feminista eta Arrosa topaketak

Kaixo!

Igandero moduan, irratsaio interesgarri askoa dugu gaur ere. Asteburuan Ondarrun izan gara Arraio Irratiko kideok, irrati libre eta komunitarioen Arrosa sareko topaketetan. Kuña lehiaketa irabazi genuen, eta bestelako gauza batzuk ere izan ziren, elkarrizketatxo batzuk ditugu… A, eta kuña lehiaketa irabazi genuen.

Horrez gain, iaz Palestinara joandako brigada feministako kide bat elkarrizketatzeko aukera ere izango dugu. Maddik kontatuko dizkigu bidaia berezi hartan bizi izandakoak.

Gainera, Herri Unibertsitateen balorazio txiki bat ere egin dugu ikasle mugimenduko kide batekin.

Hori eta gehiago, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

 

 

 

 

Emakumeak* eta pentsionistak martxan!

Kaixo!

Martxoaren 8ko mobilizazio historikoa pasatu berritan, planto feministaren balorazioa egin nahi izan dugu. Batetik, egunaren balorazioa egin digu mugimendu feministako kide Ainhizek, eta bizi izandakoa kazetari begietatik kontatu digu Amaiak. Gainera, martxoaren 8az gain, pentsionisten protestak ere izan ditugu hizpide Duintasuna plataformako Marikruzekin.

Hau guztia, gure efemerideekin lagunduta! Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Zarauzko Hitza. Martxoaren 8ko mobilizazioa Zarautzen.