Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Feministon Herria

Kaixo Ahuntzok!

Gaurkoan ere elkarrizketa interesgarria izango dugu Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan. Mobilizazio ugariko asteburua izan da Euskal Herrian, eta errepaso bat egin ondoren, Bilbon egindako Feministon Herrian jarri dugu arreta. Emakumeen Mundu Martxak antolatuta, topaketak izan dituzte hiru egunez, eta manifestazio bat ere egin zuten, beste hainbat ekintzaren artean. Horren guztiaren inguruan aritzeko aukera izan dugu mugimendu feministako kide batekin.

Eta noski, hori dena betiko efemeride, kantu eta umore eskasarekin. Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

 

Aurtengo programazioa prest dugu!!

Arraio Irratiaren 13. denboraldikobprogramazioa prest dugu eta nobedade askorekin gatoz gainera!!

Aurreko denboraldiko BAPATEKO UNIBERTSOA, ZARATAZARAUTZ, IZERDITAN BLAI, ATALKA ETA AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA irratsaioaz gain, saio berriak edukiko ditugu gurean:

GALDE DEBALDE: astelehenero, 21:30etik aurrera. “Lagunen arteko eztabaida klasiko, ez hain klasiko eta surrealistak”. “Iritzi edota paranoiei izen-abizenak edo ezizenak jartzera gatoz”.

KOSTA KASTA: hileko azken asteazkenean, 19:00etatik aurrera. “Ikastolako ikasleek grabaturiko irratsaioa, beraien kezka, galdera eta gai ezberdinen inguruan”.

ITHAKA UKATUZ: asteazkenero, 21:30etik aurrera. “Munduan barrena bidaiatzeko parada ezin hobea izango dugu, modu didaktiko batean ezagutzeko ditugun txoko eta bazter berezien istorio, ezkutaleku, usain eta soinuak begiztatuz”. Saioa azaroaren 7an hasiko da.

HANKAK LURREAN ostegunero, 19:30etik aurrera. “Lurraren gaineko irratsaioa, gure elikagaiak, ohiturak eta paisaiak, alternatibak eta sendagaiak”. Azaroaren 22an hasiko da irratsaioa.

Duintasunaren borrokan

Kaixo Ahuntzok!

Aste honetan ere lagun ugari izan ditugu gela arroxean. Pentsionisten borrokari begiratu diogu Duintasuna elkarteko Maixabel eta Piliren eskutik, eta kolaboratzaile berri bat ere estreinatu zaigu: Samaiko Zuloko sorgina.

Ohi bezala, astearen errepasoa eta efemeride interesgarrienak ere aipatu ditugu. Igandero, 21:00etan Arraio Irratian! FM 99.3!

 

Borori elkarrizketa eta Ahoztarren tartea

Kaixo Ahuntzak!

Gaurkoan ere irratsaio betearekin gatoz. Asteroko efemerideen eta errepasoaren ondoren, La Haine-ko kazetari Bororekin izango dugu elkarrizketa: aste honetan epaitu dute, 2014an lanean ari zela Poliziak jo eta atxilotu ondoren. Eskaera jaitsi dioten arren, sententziaren zain dago orain.

Iaz bezala, aurten ere gure kolaboratzaileen artean izango dugu Ahoztar Zelaieta, eta berarekin osatuko dugu aste honetako saioa, De Miguel auziko balizko akordioaren inguruan hasita.

Beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Hondarrak, erlojupeko desjabetze baten kronika

Kaixo Ahuntzok!

Aste honetan gela arroxeraino hurbilduko zaizkigu gonbidatuak, Hondarrak, erlojupeko desjabetze baten kronika (Danda gazte asanblada) dokumentalaren egileak. Irailaren 5ean estreinatu zuten lana Putzuzulon, Zarauzko herri ereduari buruzko eztabaida hauspotu nahian. Denon artean gaiari heltzen saiatuko gara Arraioko mikrofonoetan. Parte hartu zuek ere! (943 86 81 83 telefonoan edo @Ahuntzarraio bidez)

Ohiko atalei helduz, efemerideak eta beste hainbat albiste ere izango ditugu hizpide, eta kurtsoko lehen kolaborazioa entzun ahal izango dugu: Garoa-ko Ibairena. Hori eta askoz gehiago, iganderoko eran, 21:00etan Arraio Irratian! fm 99.3!