Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Sorginaren kolaborazioa, Info7ren agurra eta Talka

2018ko azken irratsaio egin dugu!

Eta horretarako gure kolaboratzailea den Zamai zuloko sorgina etorri zaigu, hain zuzen ere, sorginei buruz hitzegitera. Ondoren, Gasteizen burutu berri den okupazio feminista bati buruz aritu gara, Talka izena duen espazioaz. Bertako bi kiderekin elkarrizketa egin dugu, okupazioa nola izan zen eta ze egoeretan aurkitzen diren azaldu digutelarik. Jarraian, larunbatean agur esan zuen Info7 irratiko kideekin egindako erreportaia ere eskeini dugu, Urruñako estudioetan egin zen agur festan izan zelako I-Jauna. Eta amaitzeko, nola ez, efemerideak!

Zad: bizi dutenen ahotik

Kaixo lagunok!

Aste honetan, Bretainia aldera joan gara, Nantes inguruko ZAD Zone a défendre (babestu beharreko gunea) eremuko esperientziak hobeto ezagutzeko. Urte luzetako borrokaren ondoren, bertan egitekoa zen aireportuaren proiektua bertan behera uztea lortu dute, eta bestelako bizi eredu baten bidea saiatzen ari dira, autogestioa eta autonomia oinarri hartuta. ZADen bizi diren sei pertsonaren testigantzak oinarri hartuta, ZAD bizi dutenen ahotik liburua idatzi du Iñaki Etxeleku Thikoipe kazetariak, eta berarekin hitz egin dugu borroka horren inguruan.

Beti bezala, efemeride eta albiste interesgarriak ere ekarri ditugu gela arrosera. Iganderoko moduan, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

Euskaraldia eta indarkeria matxista

Kaixo ahuntzok!

Egun seinalatua da igandekoa: azaroak 25, Emakumeon* kontrako indarkeriaren aurkako eguna. Zarauzko Sare Feministak 12:30ean egingo du kontzentrazioa, eta han esandakoen eta borroka feministaren erronken inguruan arituko gara Ainhizerekin.

Hasi berri da Euskaraldia ere, 200.000 lagun inguru ari dira parte hartzen; Zarautzen, 4.000 baino gehiago. Euskaraldiko koordinatzaile Ritarekin arituko gara ekinbide horren inguruan.

Bukatzeko, Ahoztarren kolaborazioa izango dugu. La trama del 4%, comisiones del caso De Miguel liburua atera berri du, eta izango du zer kontatu, seguru. Betiko efemeride eta umore eskasaz lagunduta, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Bardeak herriarentzat!

Kaixo entzule maiteok!

Gaurko irratsaioan, Zirriren presentzia fisikoa ezinezkoa izan arren edukiz betetzen saiatu gara bere hutsunea. Tuteran gaur bertan izan den manifestazioa aitzakitzat hartuz, Bardenas Libres Ya! plataformako kide den Oscarrekin izango dugu elkarrizketa. Lehenik ordea, gure sorginaren bixita espero dugu; ze emakumeri buruz arituko ote da gaurkoan? Eta amaitzeko, azken aldian ohitura bilakatzen ari diren efemerideak errepasatuko ditugu. Ez ezazue galdu!

Apustu etxeak: Azpeitia eta Gasteiz

Kaixo ahuntzok!

Jokoa ez omen da errenta, baina negozio borobila bihurtu da enpresa batzuentzat. Azken urteetan, “krisi” deitutakoaz geroztik batez ere, asko ugaritu dira apustu etxeak eta apusturako makinak, horrek dakartzan ondorio kaltegarriekin. Gai horrek kezkatuta, mugitzen hasi dira, esaterako, Azpeitin eta Gasteizen. Dinamika horietako kideekin izan gara, Elkar-Ekin taldeko Imanolekin eta Judimendi auzoko Andrearekin.

Eta noski, horrez gain, ohiko efemerideak, komentario todologikoak eta umore ona. Igandero, 21:00etatik aurrera, FM 99.3! Arraio Irratian!