Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Aztarnaria, EbroEtxea eta Aitziber Sarobe igande honetan!

Kaixo entzuleok!

Igande honetarako beste behin ere izugarrizko irratsaio bat prestatu dugu. Koronabirusaren kudeaketak etxatze agindua aurreatu eta tabernak itxi dizkiguten honetan, pandemiaren eboluzioa aztertzen duten aztarnari edo “rastreadore” bat izango da gurekin, beraien lanaz eta abarrez hitzegiten. Ebro Etxea ere hizpide izango dugu, etorkizuna kolokan izan dezakeelako. Eta aurtengo denboraldian bere kolaborazioa estrenatuko duen Aitziber Sarobe ere etorriko zaigu.

Hau guztiak Ijauna, Pier eta Zirriren umore ikuttuarekin! Benetan telebista ikusten egongo zarela? Igande gauean, 21:00etatik aurrera piztu irratia eta sintonizatu FMko 99.3a!

Herrialde Katalanak eta emakumeen* etxea igande honetan!

Kaixo entzuleok!

Igande honetarako plan bikaina proposatzen dizuegu. Hasteko Samai-Zuloko sorgiña etorriko zaigu denboraldi berriko bere lehen kolaborazioa egitera. Berekin batera Zarauzko emakumeen* etxeari buruz hitzegingo dugu Berditasun saileko kideekin. Ondoren Herrialde Katalanetara joango gara. Alde batetik, Lluc Gayà, Endavant antolakundeko kide bat izango da gure mikro askeetan azken polizia operazioari eta etxeratze aginduaren aurka izaten ari diren protesten ingurukoen berri emateko. Hau gutxi balitz, gure korrespontsal berriaren estreinaldia ere izango da Bartzelonatik eta, betikolez, maitasun/gorrotozko efemerideak!

Putzuzulo Gaztetxearen desalojoa eta Ahoztar Zelaieta ahuntzekin!

Kaixo entzule!

Hasi dugu denboraldi berria eta igande honetarako ere irratsaio bikaina prestatzen gabiltza. Alde batetik Putzuzulo Gaztetxearen desalojoaz arituko gara, igandean bertan izango den batzar irekiko grabaketak eskeiniz. Eta bestetik, gure kolaboratzaile izarra den Ahoztar Zelaietaren kolaborazioa izango dugu, “Zaldibar, zona zero” liburuaz eta abarrez. Gogoratu, datorren astelehenean, urriak 26, 19:00etan Ahoztarren liburu berriaren aurkezpena izango dugula Gaztetxean bertan.

Beraz badakizu, igandean, piztu irratia eta sintonizatu FMko 99.3 frekuentzia askea!

15. denboraldiko lehen eztulak igande honetan!

Bueltan da Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioa!!!

Bai, badakigu denak zai zinetela, igande gauak goxatzeko zerbait falta zenutela… Hemen gara, iritsi da unea: urriaren 18an, gaueko 21:00etatik aurrera FMko 99.3 eta arraio.eus webgungean izango gaituzue!

15. denboraldi honetarako gure kolaboratzaileen maila igo dugu (pixka bat bakarrik). Txandaka gurekin izango dira igandero Iñaki Gil de San Vicente, Aitziber Sarobe, Ahoztar Zelaieta eta Samai zuloko sorgiña! Eta aurtengoan ere maitasun/gorrotozko efemerideak ez dira faltako noski!

Ikasturte hasierarako hona gure plana: Iñaki Gil de San Vicenterekin solasaldia espainiar genozida inperialisten arrazaren egunaz eta herriko ikasleekin ere arituko gara urriaren 12az.

Galduko duzu? Espero ezetz… Iganderarte beraz!

Salbideko festak girotzen egongo gara!

Aste honetan hasi dugu 2020-2021 irratsaio denboraldia Zaratazarautzen eskutik. Bihar egingo dugu kaleko lehen zuzenekoa Salbide auzotik. Aurtengoan, lehen aldiz ospatuko dituzte auzoko festak eta gu bertan izango gara larunbat goiza girotu asmoz. 11.00tatik 13.00tara bertan izango gara goizeko mural pintaketa zein haurren marrazki erakusketaren berri emanez. Elkarrizketak, musika eta nola ez gure ikasturte berriko albisteak ere izango ditugu mintzagai.

Ez da ahaztu behar gaur egungo egoeran segurtasun neurriak kontuan hartu bertara gerturatu zaitezketela giroaz gozatzera eta horretarako aukerarik ez baduzue FMtik jarraitzeko modua izango duzue. Beraz ez dago aitzakiarik Salbideko auzoko festez ez gozatzeko, animatu!!