Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Samai-zuloko sorgiña eta MEFSST!

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, otsailak 25, Samai-zuloko sorgiñaren kolaborazioarekin hasi dugu irratsaioa. Karmele Jaioren “Maitasun kapitala” liburuz aritu zaigu, maitasun erromantikoak guregan duen eraginaz eta abarrez. Ondoren MFESST edo Musika Errebolta Feministaren azken ekitaldia izan dugu hizketagai bertako kide diren Jone eta Xabetekin. Gaztetxea garbitu ondoren etorri zaizkigu gure gela arroxera kiloko iltzea gainean zutela baina fin-fin aritu dira ekitaldi honen ingurukoez solasean.

Entzun ezazue!

Txilikurekin basoei buruz solasean

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan, otsailaren 18an, Arkamurka taldeko kideei tokatzen zitzaien kolaborazioa egitea. Eta zintzo-demonio etorri da gure gela arroxera Txiliku. Berarekin basoei buruz aritu gara luze eta zabal. Zer diren (eta zer ez diren), nola sortzen diren, herri edo hirietako berdeguneen kudeaketa eta abar izan ditugu hizpide.

Entzun ezazue!

Ahoztar Zelaietarekin Palestinari buruz

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioan, urtarrilaren 28koa, beste behin ere Palestinara begira jarri gara. Atzo Ordizian CAF enpresaren apartheidaren trenaren aurka izan zen mobilizazioren ekitaldia esklusiban eskeini dugu. Baina lehenago Ahoztar Zelaieta gure kolaboratzaile izarrarekin solastu gara euskal enpresek Israelgo estatu sionistarekin dituzten harremanen inguruan. Hortarako Hordago –  El Salto agerkarian argitaratutako bere artikulua izan dugu oinarri.

Entzun ezazue!