Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Ahoztar Zelaietarekin Palestinari buruz

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioan, urtarrilaren 28koa, beste behin ere Palestinara begira jarri gara. Atzo Ordizian CAF enpresaren apartheidaren trenaren aurka izan zen mobilizazioren ekitaldia esklusiban eskeini dugu. Baina lehenago Ahoztar Zelaieta gure kolaboratzaile izarrarekin solastu gara euskal enpresek Israelgo estatu sionistarekin dituzten harremanen inguruan. Hortarako Hordago –  El Salto agerkarian argitaratutako bere artikulua izan dugu oinarri.

Entzun ezazue!

Amillubi eta Basalore

Iepakaixou ia denoi!

Urtarrilaren 21 honetan bi gonbidatu izan ditugu gure gela arroxean. Hasteko Amillubi proiektua ezagutu dugu BioLur elkarteko teknikaria eta proiektuko parte den Leireren eskutik. Ondoren Basalore txakolindegiko Nerea hurbildu da gurera eta bararekin txakoliñari buruz aritu gara.

Entzun ezazue!

2024ko lehen eztula!

Iepakaixou eta urtezerrion ia denoi!

Hasi dugu 2024a eta hortarako Arkamurkako Pello etorri zaigu. Berarekin hegaztien behaketari buruz solasean aritu gara luze eta zabal. Irratsaioaren amaieran 2012an Putzuzulon gure urteurren ekitaldian Jon Plazaolak eskeinitako monologaren zatitxo bat emititu dugu.

Entzun ezazue!

Urteko azken eztula!

Iepakaixou ia denoi!

2023ko azken irratsaioa izan da gaurkoa, abenduaren 17koa. Eta ez da nola-nahikoa izan, ez horixe!

Bi kolaboratzaile etorri zaizkigu, Sama-zuloko sorgiña eta Liburuzaina. Beraiekin aritu ostean, ostiral honetan Hiruputzu gaztetxean izan zen lehen bertsio gauko grabaketa eskeini dugu, beste behin ere esklusiban!

Entzun ezazue!!! Eta urtezerrion ia denoi!

Iñaki Gil de San Vicenteren kolaborazioa Venezuelari buruz

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, abenduak 10, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxista izan da gure uhin askeetan. Venezuelatik etorri berria da eta herrialde bolibartarrean burutu den erreferendum bati buruz aritu gara luze eta zabal. Galdeketa honen atzean dauden gakoak aztertu ditugu eta etorkizunera begira ere jarri gara, batez ere kontinente mailan egon daitezkeen ondorioak kontuan hartzekoan izan daitezkeelako.

Entzun ezazue!