Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Euskaltzaleen martxa

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, ekainak 14, atzo bertan Iruñean burutu zen euskaltzaleon martxaren kronika ekarri dugu gure gela arroxera. Kazetari lanak egiten aritu ginen Kontseiluaren mobilizazioan, grabagailua eskuan, bertan bizitzen ari zena zuengana ekartzeko asmoarekin. Beste behin, eduki esklusiboak FMko 99.3an, inon topatuko ez duzuna eskeintzen baitu Arraio irratiak.

Entzun ezazue!

Oraingoan bai, Gilorekin solasean euskal poliziari buruz

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan bai, gaurkoan, ekainaren 7an, Iñaki Gil de San Vicenteren kolaborazioa eduki dugu. Berarekin euskal polizia izan dugu aztergai, sorreratik gaur arte. Azken asteetako gertakariek, beste behin ere, “zipaioen” “lana” ezbaian jarri dute. Hari-mutur ugari aireratu ditugu eta konplexutasun asko duen afera bat izan arren ideia edo pista batzuk bota ditugu zuen inguruetan eztabaidarekin jarraitzeko.

Entzun ezazue!

 

Kolaboratzailerik gabeko saioa

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 31, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistarekin hitzartuak ginen hilabetean behin egiten dugun kolaborazioarentzat, baina ezinezkoa izan da. Deika aritu gara baina ez digu telefonorik hartu eta inprobisatu beharrean aurkitu gara.

Iñakirekin euskal poliziaren azken erasoak aztertu behar genituen eta horren ordez duela bi urte emititu genuen liburu aurkezpen bat eskeini dugu. Hain zuzen ere, Bergarako Txapa irratiak antolaturik Ahoztar Zelaiaetaren “La ertzantza que viene” liburu aurkezpena emititu dugu.

Barkamenak gure entzuleei eta lasai, datorren astean eduki gehiago izango dituzue. Ongi izan!

Samai-zuloko sorgiña eta sorpresa eder bat

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, maiatzak 24, Samai-zuloko sorgiña etorri zaigu, beti bezala liburu bat besapean zuela. Ondoren 80. hamarkadako Arraio irratiko grabaketa bat eskeini dugu primizian. Hain zuzen ere, 1985. urtean eginiko elkarrizketa bat, diktadorearen heriotzatik 10 urtera eta Santi Brouarden erahilketatik urte betera.

Entzun ezazue!

Udalerri euskaldunen atzerakada gelditzeko UEMAk aurkezturiko 10 neurri urgenteak

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan, maiatzaren 17an, UEMAko kideak etorri zaizkigu gure gela arroxera. Atzo bertan aurkeztu zituzten udalerri euskaldunen atzerakada gekditzeko urgentziaz hartu beharreko 10 neurriak aztertu ditugu, baina askoz gehiagoz ere aritu gara. Euskararen egoera larria zergatik den ulertzeko hainbat gako partekatu ditugu eta aurre begira egin beharrekoez ere mintzagai izan dugu.

Entzun ezazue!