9. Denboraldiari modu paregabean eman diogu hasiera! Aurtengoan publikoarei egingo diogu lekutxoa eta denboraldiko aurrena ostiralean bizitzeko aukera izan genuen! Eduki sortzaile eta umore zaleak izan dira gure lehen gonbidatuak. EZ GALDU!!
Gaur, azaroak 1, eduki esklusibo bat eskeini dugu, Arraio irratian bakarrik entzun ahalko duzun horietakoa. “Zarauzko ondarea arriskuan: ondare guneak eta transmisioa” izenburupean, mahai inguru bat antolatu zuten Ondharez elkartekoek. Bertan, Manu Etxezorturen gidaritzapena, Jesus Mari Olaizola Txiliku Ondharezeko kideak ondare immaterialaren inguruan hitz egin zuen, David Cano Arantzazuko artxiboaren eta liburutegiaren arduradunak Frantziskotarren liburutegia izan zuen hizpide, eta, azkenik, Xabier Alberdik eta Xabier Etxabek herriko folkloreari buruz aritu ziren solasean.