Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

ARRAIOENEA BANKUZ DEKORATUKO DUGU!

Eta dolar artean egingo dugu dantza eta euroko txanponak tragatuko ditugu banan bana eta zuen interesak igoko ditugu (euriborrarenak) eta lehengaiak garestituko eta ez leku bihurtuko gara gau batez, gau bakar batez bada ere. Madarikatuok! Sufritu behar duzue ederki ostegun honetan 9etatik 10etara. Zain gaituzue: Lizarriturri Dj Doktorea eta 27zapata.

sabel dantza as noitesen

apirilaren 14-ko saioan sabel-dantza izango dugu hizpide as noites da radio lisboa, historia, teknikak… beharbada ausartu ere egingo gara dantza egitera

 

betiko moduan astelehenetan 9-etatik 10-etara, arraio irratian, as noites da radio lisboa

Basora eramango dugu Arraioenea

27-Hi! Zertaz dekoratuko diagu hurrengo ostegunian Arraioenea?

LIZINS- Basoren batera eramango dixkiu trastiak??? Pagoetako parkera???

27-Ondo ziok, basotik ingu diu, sasi artetik… akelarre bat eo!
ona, ona…

LIZINS-jejejejjejej

27-ta iyoko diyat atzoko programa sarera… (hori ez dugu egin baina bueno, iritsiko da eguna, asmatuko duguna.

OSTEGUN HONETAN BASOZ DEKORATUKO ARRAIOENEAN… ILEAK PUNTAN JARRIKO DIZKIZUGU… TA EZ ILEAK BAKARRIK… ATREBITZEN BAZARA, 9ETATIK 10ETARA ARRAION!

Grindcore gaua Putzuzulo Gaztetxean ZarataZarautzen eskutik

Abiada biziko musika gustatzen zaienentzat, gau aparta antolatu da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.
Bertan, besteak beste, Euskal Herriko 3 talde eta Looking for an Answer talde Madrildar beteranoa ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen diren guztiek. Kontzertuak 21:00etan hasiko da eta sarrera 4 eurotakoa izango da.

larunbata.jpg

Hauek dira bertan joko duten taldeak:

Looking for an answer –> Grindcore iluna Madrildik.
Venereal Disease–> Splatter Grindcore Galdakaotik.
Titadine–> GrindcoreGarageMetala Lekeitiotik.
Iñor Ez–> Crust grind azkarra Zarauztik.

zarauzko hizkera

apirilaren 7ko saioan, arma tiro pun! atalean, zarauzko euskaran erabiltzen ditugun hitz berezien inguruan jardungo dugu, ttor-ttor-ttor, betiko moduan

beste ataletan zer entzun ahal izango den?

auskalo! guk ere ez dakigu oraindik!!!

entzun betiko moduan astelehenetan 9etaik 10etara:

asnoitesdaradiolisboa