Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

belarriak berotu ditzagun!!!

Lehengo astean kontzertua egon zen Putzuzuloko oholtza gainean eta zaratazarautzeko kideak ez ginan zuzenean egon, baina aste honetan ez zarete libratuko!!!!! Asteartero bezela gaurkoan belarriak zulatu zein berotzeko asmoarekin gatoz! 21:30tatik aurrera Warcry, Hiperkore, Utopia, Rakkaus…. bezelako taldeekin gozatu ahal izango dugu (eta duzue!!!!).                         Gogoratu!!! ZARATAZARAUTZ!!!

Asteartetan 21:30 – 23 arraio irratian!    argazkian: Detestation


Larunbatean denok Gasteizera!!!

Larunbat honetan, Urriaren 11ean, Piztu Gasteiz ekitaldia burutuko da Arabako hiriburuan. Bertan, Gasteizko Gaztetxearen eta Hala bedi irratiaren urteurrenak ospatuko dira. Lehenak 20 urte beteko ditu eta bigarrenak 25.

txori.jpg

Egun horretan, irrati tailerrak, umeen txokoa, irrati libreen postuak, Herri Bazkaria, kontzertuak etabar burutuko dira, denak alde zaharrean kokaturiko gune ezberdinetan. Arraio irratiak bere postutxoa jartzeko aukera ere izango du eta saiatuko gara bertan egoten.

Arraio irratiaren partetik zorionak eman nahi dizkiegu Gaztetxean eta Hala Bedi irratian lanean jarduten duten guztiei eta baita urte guzti hauetan lanean egon diren guztiei.

Informazio gehiago nahi baduzue Txorionak webgunean aurkitu dezakezue

Arraioeneak koloreak aterako dizkizu

Asteazken honetan izerditan blai bukatu ostean zeharo erotiko jarriko gara eta izerditan blai jarraituko dugu Arraioenean, 9etatik 10etara. Arraioenea pololo eta kulero txuriz jantziko dugu niki arin bat soinean, eta nahi duenak arropak kentzeko aukera izango du. Asteazken honetan koloreak aterako dizkizu Arraioeneak.

Pala txapelketa itzela Izerditan Blai irratsaioaren eskutik

Putzuzulo Gaztetxearen 3. urteurrenaren arira, Arraio irratiko Izerditan Blai irratsaioak Pala txapelketa herrikoia antolatu du Urria osorako.

Urriaren 8an hasi, eta Azaroaren 8ra arte izango da binakako txapelketa hau. Izena emateko epea, Urriaren 6ra arte egongo da zabaldua Gaztetxean bertan, Arrano, Tarin eta Eguzki tabernetan.

Honez gain, bikote bakoitzak 10 eeuuro jarri beharko ditu apuntatzen den lekuan bertan eta partidak 25 tantutara izango dira. Txapelketaren aurkezpena eta ligaxken zozketa, Putzuzulon egingo da Urriaren 7an eta bikoteko partaide bat azaltzea beharrezkoa izango da.

Nola ez, garaile eta finalistentzat garaikurra eta Azaroaren 8ko Herri bazkariko txartelak izango dira opari gisa.

Beraz, arraio irratiaren partez, Txapelketa honetan partehartzera gonbidatzen zaituztegu.

Ze ordutan da 9tako meza?

Kontuz asteazken honetan. 9etan irratia pizten baduzu ezin izango duzu itzali, eroei besoak ez mugitzeko jartzen zaien alkandora horietako bat jarriko dizugu eta ez zara askatuko 10ak artean. Probatu nahi? Ederki damutuko zara!