Azaroaren 19ko saioan, Legion, Su ta Gar, Leize, Iron Maiden, Twisted Sister edota Judas Priest bezelako taldeak entzuteko parada izango dugu

Beti bezala, asteazkenero 19:00etatik 20:00tara arraioko uhinetan aurkituko gara.
Azaroaren 19ko saioan, Legion, Su ta Gar, Leize, Iron Maiden, Twisted Sister edota Judas Priest bezelako taldeak entzuteko parada izango dugu

Beti bezala, asteazkenero 19:00etatik 20:00tara arraioko uhinetan aurkituko gara.
Azaroak 14ian 22:00ak alde Hortan, Zarauzko Putzuzulo amets fabrikako 2. putzuzulo elektronik fest izango da.
Herriko ta inguruko lau gazte sonatu platuai sua emateko prest!!

Hoyen artian santaklara osua dantzan jarri zun boke handia izango da. Sarrera 9euro izango da ta barra librea izango da inguratzen den guztiarentzat. Musika hau gustatze zaionarentzat ez dago aitzakiarik!
Eta nola ez, Arraio irratiak zuzenean emitituko du gau hau. Beraz badakizue, gaueko 22:00etatik aurrera, sintonizatu ezazue 99.3a.
Urriaren 30etik, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxearen III. urteurrena ospatzen ari gara eta Arraio irratiak presentzia garrantzitsua izan du urteurreneko ekintzetan. Arraio Maratoia antolatzeaz gain, beste ekintza batzuk ere emititu ditugu gure uhin libreetatik.
Azaroaren 4ean izan zen Urretxu-Zumarragako gazte kartzelaren inguruko solasaldia entzun nahi baduzue klikatu HEMEN .
Azaroaren 11ean Fernando Rojok Istanbuletik Johanesburgora eginiko bidaia entzun nahi baduzue, klikatu HEMEN.
Amaitzeko, gogoratu laister izango dituzue entzungai Arraio Maratoiko irratsaioak eta Jon Plazaolak egun berberean eskeini zuen bakarrizketa.

Ohi bezala korbata jantzi, zutik jarri eta irratsaio berezia egiten aritu ginen Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata, astiro eta amorruz. Asteazken honetan ihesaz aritu ginen, egunerokotasunaren zamak duen pisua arindu beharraz, aingurak askatu eta itsaso birjinen bila abiatzeaz altxor uhartearen bila, egunero astintzeko zorionaren bandera etxeko sofa gainera igota.
Gustu baduzue egin klik hemen eta aukeratu arraioenea081112.
Zarauzko Putzuzulo Gaztetxeko III. urteurrena dela eta, azken aldian ezin izan dugu Fuck Txarangako irratsaiorik egin. Baina gogo handiz gatoz berriz ere asteazkenetako ordutxoa betetzeko.

Gaurkoan, Ruper Ordorika, Tapia eta Leturia, Anari, Descendents edota Zinc bezelako taldeetaz arituko gara. Beti bezala, asteazkenero 19:00etatik 20:00tara.