Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Xabier Eizagirre Lisboako irratian

Aste honetan Arraio irratiko As noites da radio Lisboa saioan Xabier Eizagirre izango dugu, zarauztarra eta Jakin aldizkariaren erredaktorea. Hitz egingo dugu ldizkariaren sorreraz, historiaz, orainaz…
Gogoan izan aurten bete dituela aldizkariak 50 urte, eta bukatu berri den Durangoko azokan Argizaiola saria jaso duela.

Zuek bestaldean egongo zareten esperantzan…

Jakin

Aaaaah, ta galderaren bat helarazi nahi izanez gero elkarrizketatuari: asnoites@mail.com

Jon Maiak hobeto?

Asteartean, abenduak 12, iluntzeko zortziretan Jon Maia bertsolaria elkarrizketatuko dugu “Erantzun puntuari” irratsaioan. Bertsotan aritzeaz gain, beste mila saltsatan sartua dago Jon; “Karidadeko benta” musika taldean abesten du eta disko berria atera dute (Durangoko azokan salmentak nola joan diren azalduko digu) eta udaran Kanadara egindako “Apaizac Obeto” espedizioaren berri ere emango digu.

Jon Maia

Horretaz gain, test psikotekniko zorrotza jarriko diogu; beraz, ITV pasatzeko izerdi franko bota beharko du. Jarriko zaizkion puntuak nahikoa ez badira, zeuek jarri gehiago telefonotik, ea erantzuten dituen!!!!

Ez ahaztu egun horretan FM-ko 99.3 sintonizatzea! Ez zara damutuko!!!

Abenduak 8 Kaiolatik eguna!

Musika elektronikoa atsegin duzuen guztiok zita bat duzue Putzuzulo Gaztetxean ostiral honetan. Kaiolatik irratsaioak antolatuta musika elektronikoaren eguna izango da ostiralekoa. Irratsaio berezia burutuko da, DJ ezberdinak arituko dira eta musika elektronikoaren moldaera ezberdinez gozatzeko aukera izango da. Badakizue, prestatu eskeletua mugitzeko!


Kaiolatik Eguna

Mikel Markez puntuari erantzuten

Datorren asteartean, abenduak 5, iluntzeko zortziretan Mikel Markez kantaria elkarrizketatuko dugu “Erantzun Puntuari” irratsaioan. Nahiz eta Errenterian jaio, Aian bizi da Mikel aspaldian. Beraz, esan dezakegu hementxe bertakoa dugula….

Hainbat disko kaleratzeaz gain, hamaika saltsetan hartu du parte Mikelek. Arraio Irratian kontatuko dizkigu saltsa guzti horiek. Durangoko azoka atejoka dugun honetan artista haundi honen bisita izango dugu.

Beraz, ez ahaztu asteartean esandako orduan FMko 99.3 sintonizatzea! Ez zara damutuko!!!!!


Mikel Markez