Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Urduri jarriko zaitugu

Egingo ditugun komentarioengatik, imaginatuko ditugun munduengatik, sortuko ditugu lurrikarengatik

Asteazken honetan 21:15etatik 22:15era

27zapataren ahotik eta lizarriturri dj doktorearen eskutik

ARRAIO ENEAN.

zaraTAZArautz

Aupa lugunak! Gaur 21’terditatik aurrera saio zaratatsu berri bati ekingo diogu!! Oraingo honetan Edonato laguna etorriko zaigu Arraio Irratiko gela arroxera. 8 hilabetez bueltaka Latinoamerikatik ibili ondoren, punk-aren inguruan ezagutu eta ikusi duena kontatuko digu, eta nola ez, bertako musika entzuteko aukera ere izango dugu!

argazkian: Amor y Acracia

GALDU EZIN DUZUN ZITA! GAUR ASTEARTEA 21:30TAN ARRAIO IRRATIAN

Minak arintzeko tirita bila

Asteazkenean Arraioenean mina izan genuen hizpide. Zer da mina? Zein min mota daude? Nola sortzen da mina? Eta inportanteena, nola sendatzen dira minak? Zein dira minaren sendatzeko tiritarik onenak? Hori eta gehiago Lizarriturri DJ Doktorearen musikak girotua.
Entzuteko egin KLIK HEMEN!

Arraioenea hauts bihurtuko dugu

Eta hautsez dekoratuko. Gaur 99.3an 21:15etatik eta 22:15etara.
Musika minimalista, komentario minimoak, asteko agenda, zenbait berri eta indeferentzia sortzeko izpiritua.
Gure asteroko osagaiak zure belarri zuloek zabalik jarrai dezaten.

2009ko lehen Arraioenea irratsaioa!

Hementxe duzue entzungai (egin klik HEMEN) atzo gauean grabatu genuen urteko lehen irratsaioa. Urte zoriontsua izateko zer egin aholkatzen aritu ginen eta urtea osasuntsu hasteko dietan jarri genituen arraiokide guztiak. Gustu baduzue… badakizue!