Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Arraioeneako baratza erakutsi genuenekoa

Maiatzaren 6an Arraioenea baratzez dekoratu genuen. Eta baratzeko lurra eskutan hartu, buruaren gainetik jaso eta eskua askatu genuen lurrezko bataioa sinbolizatuz, Bitoriano Gandiagak egin bezala. Gure baratzaz gainera, arbasoen baratzeko ateak ere zabaldu genituen Xabier Lizardiri eskerrak. Badakizue, astero bezala, inor indiferente utziko ez duen irratsaioa egin genuen Lizarriturri DJ Doktoreak eta 27zapatak

ENTZUTEKO KLIK!

Revolutionary Brothers eta King Konsul zuzenean entzuteko aukera

Jakingo duzuen bezala, aste honetan Bob Marleyren omenezko astea burutzen ari dira Zarauzko Gaztetxean. Maiatzen 6an hitzaldi interesgarri bat izan zen Gaztetxean bertan eta gaur kontzertua izango dugu

Gaur gauean, Revolutionary Brothers eta King Konsulek zuzenean Putzuzulo Gaztetxean emango duten kontzertua entzuteko aukera izango duzue arraio irratian.

revol.jpg

Biharko Beltza eta TT3-ren sesioa ere emititzen saiatuko garela ere informatu nahi dizuegu. Baina lehenago, gaur, ostirala, gaueko 22:30etan sintonizatu ezazue 99.3a

Txoria berriz ere kaiolara!!!

Iepala!!! Opor luze hauen ondoren, gaurkoan bai, sekulako kaiolatik dugu prestatua. Gogotsu, ilusioz eta noski musika onarekin egingo dugu buelta. Gurekin izango dira besteak beste, Stephan Bodzin, H fundation edota The Prodigy. Beraz badakizue, ez galdu irratsaioa!!! UP THE KAIOLS!!!