Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

3 gonbidatu ahuntzekin

Halaxe ba, Igande hontan ere kontu asko ta dendora gutxi izaan genuen. Lehen gonbidatua amnistiaren aldeko mugimenduko kide bat izan genuen. Apirilak 24an, datorren larunbatean, Pausoz pauso ekimena burutuko da eta honen inguruan aritu ginen.

Ondoren, Zutik Euskal Herria ezker abertzale osoaren proposamen berriaren inguruan aritu ginen E.A.ko kide batekin. Eta bukatzeko Iñaki Uriaren 2. bisita izan genuen. Gustora aritu ginen. Inaxio bera ere eroso sentitzen dela ezin dudarik egin.

Oraindik ere egunkariaren auzi ekonomikoan inputatua aurkitzen da eta ondoriyoz, berriro ere gure artera ekarri beharko degu.

Besteik gabe, hurrengo iganderarte!

Astebeteko atsedenaren ostean hemen gara bueltan

Apa kaxo!
Hemen gara berriz ere, astebetez atseden hartu ostean zuei beste saio eder bat eskeintzeko gogo biziz. Aste honetan ez ditugu emaitza asko, baña ala ere gure saioa egingo dugu beste albiste batzuk baditugu ta. Emaitzen aldetik futbolean emakumezkoek zer egin duten esango dizuegu, baita ere areto futbolean atzeratuta zuten partidan zer gertatu den. Eskubaloiak ere bere tartea izango du, estatuko nazional lehen mailako liga amaitu berria baita aste honetan bertan ta gipuzkoako kopa ate joka dator.

Nola ez gaurkoan denbora berezia eskeini nahi diogu hondartzako futbolari, igande goizean izan ziren finalen inguruan jardungo gara luze zabal, baita ondorengo ospakizunez ere.

Azkenik, hondartzan jarraituz Eskozian lehiatzen ari den ur hotzetako klasikoa aipatuko dugu, bertan zarauztarren parte hartzea zertan den argitzeko asmoz. Txapelketa honetaz gehiago jakin nahi izanez gero hemen sakatu.

Oraingoz besterik ez, zerbait gehitu nahi izanez gero sintonizatu gure irrati 20.00tatik aurrera ta goza ezazu beste irratsaio eder batez. Ondo izan!

Jai hartuko dugu gaurkoan

Apa kaxo!

Zer moduz joan zaizue aste santua? gu zintzo ibili gara herria zaintzen, beti bezala. Aspaldiko partez gaur ez da Izerditan blai saiorik izango. Aste buru honetan ez da jardunaldirik egon, beraz lanik ez dugu izan.

Ala ere gogoratu nahi dugu igande honetan 9tatik aurrera hondartzan playerotako finalak izango direla, gu bertan izango gara ta gure entzuleei ere bertan egoteko gonbita luzatzen dizuegu. Nahi izanez gero bertan ikusiko gara, ondo izan!

Jorge patxada ederrean

Oporrik ez Izerditan Blaientzat!

Apa kaxo!

Guk ez dugu oporrik hartu, ez merezi ez ditugulako, zuek irratisaio bikain bat merezi duzuelako baizik. Gaurkoan aste honetan izan ditugun partiden emaitzak emango ditugu. Eskubaloian neskek eman dute berririk pozgarrienak beste behin mailari eustea lortu baidute. Futbolean preferentek lider jarraitzen du ta saskibaloian neskek lortutako garaipenarekin hirugarren pustura igo dira.

Honez gain hondartzan ere alibeste ugari izan dira, igande goizean goiz jokatu ziren playerotako final erdiak zertan geratu diren aipatuko dugu, baita Tasmanian jokatu zen ur hotzetako txapelkta ere.

Bukatzeko pilota inguruko albisteak izango ditugu betikolez, igande honetan bi zarauztar gaztek Atanon, paletan lortutako txapela ere ez dudu alde batera utziko Iker ta Haritzek izugarrizko erakustaldia eman baitzuten.

Hau guztia ta gehiago badakizue non Arraio irratian 20.00tatik aurrera!