Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Xi-La-Ba-ko finala Arraio Irratian entzun ahalko da

Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Bertsulari Xapelketa Arraio irratian entzun ahalko da Azaroaren 13an, larunbatean.

donibane-gara.gif

Final handi honetako 8 protagonistak Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta, Sustrai Colina, Odei Barroso, Miren Artetxe, Ekhi Erremundegi, Joanes Etxebarria eta Xumai Murua izango dira eta arratsaldeko 17:00etan ekingo diote lehiari. Txapelketako finala gainera, Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan burutuko da.

Info 7 irratiak egingo duen emisio berezia aprobetxatuko dugu guk gure uhinetan final hau jarraitzeko.

Bertsozale guztiek beraz, zita berezi bat duzue Azaroaren 13an, larunbatean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

kartela-finala.jpg

IV. Zaratafest jaialdiaz mintzatuko gara ZarataZarautz irratsaioan

Azaroaren 9ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxearen 5. urteurrenaren baitan ospatuko den IV. Zaratafest jaialdiaz hitzegingo dugu.

zarata_ona.jpg

Aurtengo edizioak 6 talde izango ditu. Bermeoko Powerflip, Beasaingo Fly Shit, Buenawistako Ira et Decessus, Zaragozako Mistkafer eta Criatura eta Bartzelonako Totalickers taldeak hain zuzen ere.

Talde guzti hauei errepasoa egingo diegu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Juanmaren bisita izango dugu gaurko ZarataZarautz irratsaioan

Azaroaren 2ko ZarataZarautz irratsaioan gonbidatu berezi bat edukiko dugu. Aspaldiko partez Juanma edukiko dugu gurean.

1288208208586_f.jpg

Gaurkoan, Udaletxe ezberdin edo DIputaziok subentzionaturiko diskoei egingo diegu errepasoa. Eta saioaren bigarren zatian, diska berrien errepasoa egingo dugu. Lärm, Desconocidos erta beste hainbat talderen lan berriak entzuteko aukera izango da gurean.

Gogoratu zita bat duzuela gaur zaratarekin gaueko 21:30etatik aurrera.

Aldaketa batzuk egin ditugu programazioan

Arraio irratiko udazkeneko programazioak aldaketa txiki batzuk jasan ditu aste honetan. Astelehen eta Astearteko parrilan bi irratsaio berri entzuteko aukera egongo da hemendik aurrera. Info 7 irratiaren bitartez, astelehenetan Agin Rezolak gidaturiko kirol saio berria entzuteko aukera izango duzue astelehenetan.

Honez gain, asteartetan, 5etako diligentzia entzuteko aukera ere izango duzue. Saio hau ere, Agin Rezolak gidaturikoa eta Info 7ren bitartez emitituko dugu. Bi saioak gainera, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara emitituko dira, Kaleko Bentanie saioa baino lehen alegia.