Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Amazigh-en lurraldera

Kaixo bidaiazaliak!!

 Hemen gea bueltan, gure oporrak amafrika iparraldean amazigh-en edo xelja herriaren lurraldean bi aste pasatxoz ibili ondoren. Gaurkuan gure bidaiaren inguruan jardungo dugu eta grabazio batzuk tarteko bertako berri izateko aukera aparta ez galdu.

 Beatzitatik aurrea uhinen bitartez elkar topatuko garelakoan, bidai on!

Urteko lehenbiziko Kaiolatik

Kaixo lagunok!!! Urte berriyan sartu gea eta gurekin batea baita Musika Elektronikoa ere!!! Gaurkoan saio berezia dugu, nobedadez josia!!! Alde batetik POPOF-etaz jardungo gara, azkenaldian zeresan ugari ematen ari den frantzian gaztea. Bestetik aurtengo lehenbiziko abestiak entzungo ditugu. Esate baterako LAURENT GRNIER-en flashback abesti mitikoaren remix berri bat. Hau guztia, arratsaldeko 8tan hasia Arraio irratian, Zarauzko irrati librean. UP THE KAIOLS

Aitziber Saroberekin ARKAMURKAz solasean

ATALKAn errepikapenekin jarraitzen dugu urtarrilaren 13ra artean.

Eta aste honetan, bere egunean entzun izan ez zenutenontzat, edo berriz ere gustura entzun nahi gaituzuenontzat, Zarauzko ARKAMURKA natur elkarteko kide den Aitziber Saroberi eginiko elkarrizketa izango duzue entzungai, ostegunean, 22’00-23’00etara, on egin!

Arraio Irratiko neguko programazioa aurkeztu genuen larunbatean

Arraio Irratiko Neguko programazio berria aurkeztu genuen pasa den abenduaren 18an, Zarauzko AEK eta EHEk urtero antolatzen duten Santo Tomas azokan.

Goizeko 10:30etatik hasita, irratsaio berezi bat egin genuen han bertan, Santo Tomas azokaren nondik norakoez eta gure programazio berriaren azalpenak emanez.

Udaberriko programazioarekin alderatuz, aldaketa sakon batzuk jasan ditu gure neguko programazioak. Hasteko, errepikapenen atalari zuku gehiago atera nahian, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 10:00etara, Arraio Irratiak ekoizten dituen irratsaioen errepikapenak entzun ahalko dira.

Guzti honez gain, beste aldaketa batzuk ere etorri dira gurean, batipat arratsaldeko programazioan. Astelehenetan esaterako, Info 7 irratiko Jokoa Bai irratsaioa entzun ahalko da arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Asteartetan ere, irrati bereko 5etako Diligentzia saioa ere entzungai egongo da ordu berean.

Tas Tas irrati libreko Kaleko Bentanie magazina ere entzungai egongo da egunero, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Arratsaldeko programazioa ere ondorengo saio hauekin osatu dugu. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Hala Bedi irratiko Zaharrak Berri magazina entzun ahalko da astelehenetan. Info 7 eta Koska irratiko bi musika saiorekin ere alaituko gara, Hegoaldeko Ostatua eta Munduko Sustraiak saioekin alegia. Bi hauek, astearte eta asteazkenetan izango dira. Ostegunetan, Koska Irratiko Finean Nafarrak saioaren txanda izango da eta ostiraletan bertsolaritzari tarte txiki bat egingo diogu Hala Bedi irratiko Bertxoko saioarekin.

Gainontzean, orain arte lanean jardun duten Arraio Irratiko 7 saioek ere jarraituko dute. Udaberrirako gainera, beste irratsaio propioren bat ere hastekotan da, baina guzti hau aurrerago kontatuko dugu.