Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Ze Arraio!! Tximas irratira!!!

Ia hilabete pasa da Tximas eta Itxaso atxilotuak izan zirenetik. Itxaso, guardia zibilaren esku 4 egun ahaztezin igaro ostean “aske” geratu zen eta Tximas, gaur egun oraindik ere Toulusen jarraitzen du atxilo.

Aste hontan Pauko epaitegiak Tximas eta Aiala Zaldibarri (orain astebeteko sarekadan atxilotutako euskal herritarra) euroagindua aplikatu diezaieten onartu du. Euroagindua, estradizioa ez bezala, prozedura administratiboa da, auziko txostenen mamia taxuz ikertu behar ez duena eta, ondorioz, akusatuen berme juridikorik eza dakarrena. Eta noski, zoritxarrez adibideak ditugunez, euroaginduak dakarrena; alegia, espainiar estatuak duen zilegitasuna torturatzeko.

Orain, Frantziar estatuko auzitegi gorenaren ebazpenaren zain aurkitzen dira, abokatuak helegitea sartu ostean.

Tximas Arraio irratiko kidea degu eta urte guzti hauetan buru belarri izan degu Arraio irrati librea degun komunikabide tresna hau aurrera eraman nahian. Ahotsa ukatzen dietenei ahotsa ematen, herriko hainbat eragile zein norbanakoei gure mikroen bitartez aukera guztiak ematen, estatu nahiz gobernuen errepresioa pairatu dutenei elkartasuna adierazten…

Eta horrela jarraituko dugu berak egingo lukeen bezala.

Bestalde, itxarote momentu zail hauetan elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diegu bai Tximasen eta bai Aialaren senitarte guztiei.

Bukatzeko esan, aurten 5 urte beteko ditugula FM-tik emititzen hasi ginela eta jakin zinez ospatuko dugula Maiatzaren 20an Tximasekin batera, bai hoixe!

Ez dugulako inongo espetxeetan erreportaririk behar, Euroagindurik ez!! Ijauna irratira!!!

Kaiolatik 2011 – round 4

Kaixo lagunok. Hementxe gera beste ostiral elektroniko baten atarian. Asteburu honetan Marc houleren bixita dugu Euskal Herrian, horri aipamen berezia egingo diogu gaurkoan. Horretaz gain, Shadow Dancer ezagutuko dugu gomendio modura, hori gutxi balitz gurekin izango dira Zombie Nation edota Cora Novoa ere. Badakizue, ez itxaron biharko errepikapenari, Sintonizatu Arraio Irratia 8tan hasi eta 9ak arte. Besarkada elektronikoak!!!houle

Zelta soinuak denboraldiko lehen Highway 9n

PlayPlay

Urte berria, denboraldi berria. Denboraldi berria, eskema eta soinu berriak. Eskema eta soinu berriak, Highway 9 berria.

Iritsi zaigu osteguna azkenian. Hilabete t’erdiko atsedenaldiaz geroztik, gaur arratsaldeko 20:00etatik aurrera Highway 9 saioa Arrraio Irratian da berriz ere. 2011 urtearekin batera, denboraldi berriai ekingo diou kanta handiz eginiko saio txikian. Saioaren eskemak apurtzeko helburuarekin, lehen aste honetan, Irlanda, Eskozia edota Euskal Herriko zelta musika (tradizionala eta punk-a) izango ditugu protagonista eta besteak beste, The Dropkick Murphys, Flogging Molly, The Dubliners edota Steve Earle-en kanta handienak izango ditugu bidaliagun kondairaz josiriko lurralde hauetan.

Zelta musika onena entzuteko, ezagutzeko edo gozatzeko prest daon edonor gonbidauta dao! Ez galdu! Gaur arratsaldean 20:00tan!

Aurrerapen txiki bat baino besteik ez, azpian klikatuz geo!

Dirtaa taldeko kideak ZarataZarautzen

Otsailaren 1eko ZarataZarautz irratsaioan, Dirtaa taldeko kideak edukiko ditugu. CD berri bat kaleratu dute eta honekin batera etenaldi txiki bat egingo dute. Guzti honetaz eta beste gauza gehiagotaz jardungo gara gaurkoan beraiekin.

Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela gaur, gaueko 21:30etatik aurrera. Eta Zarauztik kanpo bazaudete internetez ere entzun dezakezuela HEMEN klik eginaz.