Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Entzun Jesus del Cos Borbolla eta Martxelo Alvarezen hitzaldia

Jesus del Cos BorbollaK eta Ahaztuakeko kidea den Martxelo Alvarezek atzo Putzuzulo Gaztetxean emandako hitzaldia entzungai duzue iada.

Bertan, Ni bandidos, ni vencidos. La guerrila antifranquista en Cantabria izenburua duen hitzaldian, Jesusek bizi izandako esperientziak eta gaur egun Memoria Historikoaren inguruan burutzen ari diren lanketez hitzegin ziguten. Hitzaldia, ohikoa den bezala podcastean duzue:

Gela arroxera berriz ere!!!

Iepa kaxo!!! Bueno bueno, beste ostiral potente baten atarian gaude lagunok!!! Aurtengo karpeta elektronikoa iada gainezka daukat!!! Abesti ederrak ari dira ateratzen eta horren testigu nola ez, Kaiolatik, Zarauzko Irrati librean dugun saio elektronikoa!!! Muxu eta besarkada elektronikoak denontzat eta zuen zain geratzen nahiz, beti bezala, 8tan puntuan!!!
tik

Memoria Historikoaren inguruko azken hitzaldia arraion

Putzuzulon antolaturiko Memoria Historikoaren inguruko azken hitzaldia edukiko dugu larunbat honetan, Martxoaren 19an eta arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Bertan, Martxelo Alvarez, Ahaztuakeko kidea eta Jesus de Cos Borbolla, Maquis-etako kidea izango ditugu Ni bandidos, ni vencidos. La guerrila antifranquista en Cantabria izenburua duen hitzaldian. Gogoratu hitzaldi hau Zarauzko Arraio Irrati libreak zuzenean emitituko duela eta internet bidez entzun ahalko dela HEMEN.

Bad Religionen inguruko irratsaio berezia

Martxoaren 15eko ZarataZarautz irratsaiorako, gonbidatu berezi bat izango dugu. Bertan, Igor Kashbad edukiko dugu Bad Religion talde estatubatuarraren inguruan solasean.

Ordu eta erdiz, talde beterano honen diskografia errepasatuko dugu gure lagunarekin, gaueko 21:30etatik aurrera. Eta beti bezala, gogoratu Zarautzen ez bazaudete internet bidez entzuteko aukera edukiko duzuela HEMEN.