Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Gaur ez da Bitakoran irratsaiorik izango, Labiren gogoz kontrako “bidaia” dela eta!

Kaixo bidaiazaleok!

Gaur Bitakorako kidiak Martutenera bidaia itekotan gea, Labiri elkartasuna adierazteko eta beraz, ez da irratsaiorik izango. Xaporra bezalaxe Labi ere Espainiara mugitzekotan dianez, guk babesa eman nahi  diogu. Zuk ere babesa eman nahi izanez geo, 20tan Eguzkin galdiuta gaude, animatu!!
Gogorau, Arraio irratia 5. urteurrena dala ta, ostegunian 19tan  Putzuzulo Gaztetxian, Fernando Rojon eskutik, hitzaldia izango deulaa: “Munduko toki sakratuak: Jerusalem, Mount Gerizin, Lhasa, Varanasi, Angkor, Omdurman…” . Aukera aparta da eta espero dugu bertan elkar ikustia!

Labi ta Xaporra gurekin nahi ditugu!!

Garbitasun ordenantzaren aurkako bideoa kaleratu dute

Zarauzko Udalak orain dela gutxi onartutako garbitasun ordenantzaren aurkako bideoa kaleratu du herritar talde batek. Honez gain, Maiatzaren 14ean, larunbatean, triki poteo bat antolatu dute Musika Plazan goizeko 11:00etan honen inguruko eskuorriak banatzeko eta ordenantza hau salatzeko. Bideoa ikusi nahi baduzue, jarraian duzue:

Honez gain, gu ere Musika Plazan egongo gara bihar Arraio Irratiaren 5. urteurreneko ospakizunekin hasteko. Bertatik irratsaio berezia burutuko dugu goiz guztian zehar. Lerro hauen bidez, Arraioko entzule guztiak gonbidatu nahi ditugu ekitaldi honetara. Larunbaterarte beraz!!!

Ostiraleko Mor More eta Mantalo No!!ren kontzertuak Arraion entzungo dira

Maiatzaren 13an, kontzertu akustiko bat edukiko dugu Bergarako Gaztetxean, eta hau, Txapa Irratiak zuzenean emitituko du. Bertan Mantala No!! bakarlaria eta Mor More bikotea edukiko ditugu kontzertu akustikoan.

Maiatzeko ostiral guztietarako kontzertu lasaiak antolatu dira Bergarako gaztetxeko kanpo eszenatokian. “Egubakoitzak kartzelan” izenarekin batailatu den egitasmorako bereziki barra bat atonduko da kanpoan, terraza inprobisatu bat muntatuz bertan kafea eta bestelakoak zerbitzatuko dira, musikaz lasai gozatzeko. Mor Morekoak, bigarren kontzertu sorta honetan joko dute eta Zarauztarrak direla jakinda, gure uhin libreetan emititzea pentsatu dugu eta horretarako Txapa irratiaren interneteko konexioa lapurtuko dugu ostiral honetan, gaueko 22:00etatik aurrera.