Eguraldi honekin etxean gozo gozo geartu eta musika onaz gozatzeko gogoa baduzu, pistu Arraio Irratia arratsaldeko 8etan. Rockaren munduak sortu dituen balada epikoenak izanggo ditugu gaurko Highway 9n: Led Zeppelin, Scorpions edota Pink Floyd, besteak beste. Ez galdu!
Kategoria: Berriak
Podcast: Play in new window | Download
Aurreko berri batean haipatu bezala, Hala Bedi irratiarekin konexio berezia egin genuen Igande arratsaldean hauteskundeen jarraipen berezi bat egiteko. Bertan, Arraioko lagun bati eta herriko zenbaketetan egon zen bati elkarrizketa egin zioten. Hala Bediren webgunean zintzilikaturik dago nahi izan ezkero.
Hala ere, guk ere gure webgunean eskegita uzten dizuegu entzun nahi baduzue:
Podcast: Play in new window | Download
Maiatzaren 24ko ZarataZarautz irratsaioan Juanmaren bisita edukiko dugu berriz ere. Oraingo honetan, Japoniar herrialdeko Hardcore mugimenduaz mintzatuko gara ordu eta erdi luzez. Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.
Podcast: Play in new window | Download
Gaur, Xabier Silveira, Jokin Uranga eta Fredi Paia Mosketeroek Putzuzulo Gaztetxean egin behar duten bertso saioa zuzenean entzun ahalko duzue Arraio Irratiko frekuentzian, 99.3an alegia.
Honez gain, Zarautzen ez bazaudete, internet bidez ere entzun ahalko duzue HEMEN klik eginaz.

