Iepa kaxo, sekulako saioa dugu gaurkoan lagunok, elektronikak ez du etenik eta haurten gauza interesgarriak ari gara ezagutzen. Gaurkoan Marco bailey, Egostereo, Dominik eulberg eta abar luze bat izango ditugu bixitan gure gela arroxean. Badakizue, betiko orduan ta betiko lekuan, gaur ere UP THE KAIOLS!!!

Kategoria: Berriak
Ordutegi kontuak direla eta, ordu erdi lehenago hasiko dugu gaurko Highway 9: 7:30etan hasiko da, beti bezela, Arraio Irratian. Soinu akustiko onenez gozatzeko aukera izango duzue, tartean Eddie Vedder, The Decemberists edota Don McLean. Ez galdu! Gaur, 7:30etatik aurrera, Highway9!
Ba bai ongi irakurri duzue, Trio Kalabera bueltan da. Hala diote Arraio Irratiko hastapenetan FMko 99.3ko audientziametroa lehertzen zuten hiru hizlariek (edo hitzontziek?).
2-3 urte isilik egon ostean, agurtzeko tartetxo bat hartu dute eta azken irratsaioa egingo dute ostiral honetan, gaueko 21:00etatik aurrera.
Gogoratu galdu ezinezko zita bat duzuela ostiralean, Kaiolatik irratsaioaren ostean eta Zarautzen ez bazaudete, internet bidez entzun ahalko duzuela HEMEN klik eginaz.
Danan artian eragin gendun asteleneko energia uhina iritsi zitzaion eta aurrea pauso bat emantzun gau hortan. Oaindik bidia luzia da eta danan indarra berkou. Hemen jartze deu, bideotxo bat irratsaioko audiua eta irudi nahiz bideoak nahastuaz. Segi burrukan!!
http://vimeo.com/24464916
Eutsorrei IBAN!! Eutsorrei JUANMI!! Guria dek garaipena!!!
Zabaldu mezua mesedez!! danan artian lortuko deu ta!!
Podcast: Play in new window | Download
Arraio Irrati zaharreko binilo kaxa batzuk agertu dira gure gela arroxan, eta bertan ea punk doinuak zeuden bila ibili ginen… eta hara! Programa osatzeko adina badaude, beraz, gaurkoan Kortatu, Adrenalin OD, L’Odi Social, Vomito eta beste hainbat talderen biniloei hautsa kenduko diegu.
Honetaz gain, agendari betiko errepasoa eginez Citizen’s Patrol eta Nux Vomica entzun ahal izango ditugu, Eskorbuto-ko Iosu Exposito kitarrajolea hil zela 19 urte betetzen diren egunean.
Punk deskargak, beraz, 21:30 tatik aurrera gaurkoan zuentzat eta laister hobeto egotea nahi dugun Landa-rentzat.


