Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Bihar hasiko da Kaiolatiken seigarren denboraldia!!!

Kaixo lagunok!!! Hemen idazten dizuet, aspaldiko partez, nire ordenagailu zikinetik. Abuztuan deskantsua hartu eta Irailean Asia aldean ibili eta gero, bueltan nahiz berriro. Iada sekulako gogoa daukat denboraldi berri honi ekiteko. Komentatu aurtengo denboraldian berrikuntza batzu sartzeko asmoa dudala, sesioak zuzenean egin, zuzenean musika egiten saiatu, gonbidatu berriei ere ateak ireki… en fin, gogotsu ekingo diodala Kaiolatiken aro berri honi. Beraz badakizue, bihartik aurrera berriz ohitura artu!!! 8retan puntuan KAIOLATIK!!! UP THE KAIOLS!!!
GAISER

519 urteko erresistentzia, Urriak 12 jai Frankista eta ospakizun imperialista

ACLAI, AHAZTUAK, ANITZAK eta ASKAPENAK, urriaren 12aren ingurumarian, egiten duten irakurketa eta ondorioz prestatu duten jardunaldien berri eman nahi digute. Jarraian duzue prentsaurrekoaren bideoa eta antolatu dituzten jardunaldiak:

Jardunaldiak:

Urriaren 8an

11:30tan Bilboko La Bolsan, Che-ren heriotzaren urte urrenean Iñaki Gil de San Vicenteren hitzaldia: Ernesto Che Guevararen bizitza eta bere gaurkotasun.

Urriaren 12an

10:00etan Info gunea: jai -jai faxista
18:00tan geldialdi antinperialisa Bilboko Arriaga plazan
19:00tan Ekitaldi kulturala eta kontzertuak: Jaime Alejandro eta Salvador Amor eta Gabriel Ortega (?Rojo Cancionero?).

Urriaren 13an

19.30tan Bilboko La Bolsan Operación Masacre dokumentalaren estrainaldia

“Munstroa”-ren bloga

Arraiokide ohia den eta Munstroa antzezlanaren zuzendari eta aktorea den Urki Muguruzak webgunea ireki du bere emanaldien berri emateko. Bide batez, gogoratu ostiral honetan Zumaiako Aita Mari Zineman izango dela Munstroa bere antzezlana egiten.