Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Kuadrila eguna aurkeztu zuten atzo

PlayPlay

Zarauzko Kuadrila batzuko kideek eta festa batzordeak urtengo Kuadrila eguna aurkeztu zuten atzo Munoan, arratsaldeko 18:30etan. Urriaren 21 eta 22an ospatuko da aurtengo Kuadrila eguna eta bertako xehetasuna eman zituzten prentsaurrekoan.

Prentsaurrekoa entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Humilitateko kideak gaurko ZarataZarautz irratsaioan

Estatu Batuetan bi hilabete biran egon ostean, derrigorrez ekarri behar genituen Humilitatekoak. Gaurko eguna aprobetxatuko dugu beraien biraren inguruan taldekideekin hitzegiteko, ea zer kontatzen diguten.

Gogoratu, zaratarekin zita duzuela, gaur, asteartea, gaueko 21:30etatik aurrera eta Zarautzen ez bazaudete, internet bidez ere entzun dezakezuela, beti ere HEMEN klik eginaz.

Surfa eta Borroka

Arraio Irratiaren programazioa berria aurkezteko dugun honetan, gure denboraldi berrian zehar izango den irratsaio berri baten inguruan idatzi nahi dizuegu. Info 7 irratiari lapurtutua, Uhaina Bikaina irratsaioa entzuteko parada edukiko duzu hilean behin FMko 99.3an.

Info7-n dioten bezala, Zarauztar surflari ernegatu batek hilean behin eta ordu erdiz, surf munduaz mintzatuko zaigu. Lehen irratsaioa burutu du iada eta zuek astearte honetan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera entzuteko aukera izango duzue. Besterik gabe, Arraion ere goza ezazue Surfaz

Iparra galdu baik, IBON ETXERA!!!

Iepala!!
Geure buruari auto omenaldi bat egingo geniola aipatu genuen azkenengo saioan, baina ez da posible izango. Zoritxarrez, zorionez, igande hontan ere gonbidatuak izango ditugu.
Alde batetik, Josu Isaias Villanueva kantautorea izango degu zuzeneko emanaldi eta guzti. Eta bestetik, Ibon Iparragirreren senitarteko batekin izango dugu hitzordua.

Ba hoixe eta beste kontu ugari Igandean 21’tatik aurrera!!