gaurtik hasita astelehenero 19’00etatik 20’00etara Auzolan Ekimenaz jardungo dugu.
Lehen saioan, girotzen joateko, Joseba Azkarraga lagunak kokatuko gaitu
Podcast: Play in new window | Download
Aupa jendia!!
Jakinaren gainian izango zareten bezala, iada Putzuzulo gaztetxearen 6. urteurrenean murgilduta aurkitzen gara.
Eta igande hontan, egun gogoangarria, Urriak 30, Lizundia oihal fabrika okupatu zela 6 urte egingo ditu.
Halere herri hontan baditugu beste adibide batzuk okupazio mugimenduan. 80. hamarkadan eta 90. hamarkada bukaeran, hain zuzen ere.
Honenbestez, igande hontan 3 hamarkadetako kideak izango ditugu Ahuntzaren gaberdiko eztulan.
Egun seinalatua izanik, Arraio irratiko gela arroxa utzi eta Gaztetxeko beheko solairuan izango gera zuzenean entzungai.
Beraz badakizue, igandean 21’tatik aurrera Gaztetxean izango gaituzue ikusgai eta noski, 99.3 FM bitartez ere.
Ondo izan!!

Podcast: Play in new window | Download
Arranopola Kultur Taldeak Arrano Tabernan Urriaren 27an antolaturiko Jaiki Hadi elkartearen hitzaldia entzungai duzue iada.
Jaiki Hadi elkarteak estatu espainiar zein frantziarren aldeko bortizkeria politikoa jasan duen edo jasaten ari den edozein pertsonari arreta eskaintzen dion taldea da, bereziki euskal preso politiko ziren edo direnei.
Bertako kide bat eduki genuen solasean eta taldearen nondik-norakoez hizketan. Hitzaldia entzun nahi baduzue podcastean duzue. Eta gaur bertan, arratsaldeko 15:00etatik aurrera ere entzun ahalko duzue FMko99.3an, baita larunbatean, goizeko 11:00etatik aurrera.
Kaixo lagunak! Beno, urteurren prestakizunetan murgildurik gaudenez, bihar ezingo dugu bidai elektronikorik egin, baina hori bai, lehengo hasteko irratsaioa ren errepikapena entzun ahalko duzue, Chimo Bayo handiari elkarrizketa barne! Eutxourrei eta UP THE KAIOLS!!!

Uztaileko arratsalde bero batean itzali zen soul unibertsoko azken rock izarra: Amy Winehouse. Gaurko Highway 9 saioa guztiz eskainiko diogu bakarlari ingelesari. Bere hastapenak, lehen arrakastak, handi egin zuten abestiak… Denak errepasatzeko auekra izango dugu Arraio Irratian. 19:30etatik aurrera, piztu 99.3a!