Aldabataria blogak urtebete egin berri du eta jarraian duzue burutu duten bideotxoa:
Aldabataria blogak urtebete egin berri du eta jarraian duzue burutu duten bideotxoa:
Podcast: Play in new window | Download
Euskal Preso Politikoen aldeko manifestaziora joateko prentsaurrekoa burutu da gaur Zarauzko Puzuzulo Gaztetxean.
Prentsaurreko honetan herriko hainbat eragile politiko, sindikal zein sozialek datorren urtarrilaren 7-an Bilboko kaleetan burutuko den euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestaldirako deia egin diete zarauzko herritarrei.
Astearte honetan ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo, Putzuzulo Gaztetxean egongo den kontzertu baten ondorioz. Bertan, bi talde Italiarren bisita edukiko dugu, Repulsione eta xKATExMOSHx taldeak hain zuzen ere.
Bestalde, ostegun honetan, urtarrilaren 5ean, Zarauzko Arrano Tabernan egongo gara ZarataZarauzko kideak gure biniloekin belarriak zulatzen. Gaueko 23etatik aurrera eta Arranopolakoen baimenarekin, HHH, Masshysteri, Dropdead, Signal Lost eta beste hainbat talderen doinuan entzun ahalko dituzue.
Podcast: Play in new window | Download
Iepa kaxo,bihar urteari errepasoa egiteko saio berezia izango da 15tatik aurrera. Urteak eman diguna aztertuko dugu gure betiko todologoekin!!!
Iepa kaxo. Elektronikoki urte ederra izan den honi azken errepasoa emango diogu gaurkoan, horretarako nirekin batera izango dira Lizarriturri dj doktorea eta Hamar Dozena handia!!! 2 ordutxoz jardungo gara zuen belarri ederrak zulatzen!!!
Eta gauean Arrano tabernan izango gara hirurok pintxatzen. Beraz gaurkoan doblete!!!