Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Kepa Acero Uhaina Bikaina saioan

Gure Zarauztar surflari kutunak, hil honetako Uhaina Bikaina saioa egina du iada. Hilabete honetan, Kepa Acerorekin elkarrizketa. Surflari algortarra Alaskan hasi eta Patagonian amaitu duen bidaia batean izan da. Saio honetan Acerotarren ibilbidea azpimarratzen da eta horrekin batera, Kepak bidaiaren nondik norakoak kontatzen ditu; pasarteak, aurkitutako olatuak, hotza, artzak, lekutarrak, arriskua, bidaia, abentura…

Eta guzti hau Arraio Irratiko uhinetan entzun ahalko duzue ostegun honetan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Defenestre Fest jaialdiaz jardungo gara ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Defenestre Fest jaialdiaz jardungo gara. Larunbat honetan Putzuzulo Gaztetxean ospatuko den jaialdiak 10 talde edukiko ditu bi oholtzetan. Arratsaldeko 17:00tan hasiko den festan talde hauek jardungo dira: Erantzun, Metralleta, Almax, Diswar, Kamorrah, Destierro, Derrota, Nerviosah, Pornosaurio eta Hell Division.

Astearte gauean, 21:30etatik aurrera egingo dugun saioan talde guzti hauen abestiak entzuteko aukera izango duzue.

Senegaldik Liberiara!!

Kaixo bidaiazaliak!

Gaurkuan, Axpi izango deu bere iazko bidai luzian bigarren zatiyakin. Senegaleko uretaino iritsi ginan  eta oainguan kosta jarraituz Liberiaraino iristekotan gea.

Ez galdu aukera amafrikan bidaiatzeko 21tatik aurrea!

Hemen bere ejerzituan bideotxo bat:

Urteko bigarren eraso elektronikoa!!!

Kaixo lagunok!!! Gaurko saioaren lehen ordu erdian POKER FLAT zigiluak ekarri dizkigun azken opariak entzungo ditugu. Batetik Alex Niggemann ezagutzeko aukera izango dugu, eta Alessio Mereu-ren Parallel Universe EP-a ere entzungo dugu.

Horretaz gain, Julian Jeweil beteranoaren Hermanos izeneko EP berria dastatuko dugu. Hori guztia eta gehiago, arratsaldeko 8tatik aurrera Arraio Irratian, Zarauzko Irrati librean!!!

UP THE KAIOLS!!!