Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Gurekin Jai-ko kide bat berriro ere Entzute”gor” Nazionalera

Jakinaren gainean izango zareten bezala, Gurekin Jai-ek azken urteetan lanean dihardu herriko jaietan txosnagunea eta jai eredu partehartzailea bizirik mantentzeko.

Datorren apirilaren 20an Gurekin Jai-ko kide bat Audientzia Nazionalean epaitua izango da, txosnagunean presoen argazkiak jatzeagatik. Egoera hau lazgarria izanik, edonorren elkartasuna eta laguntza eskatzen da. Hori dela eta, zenbait ekintza egingo dira datozen asteetan eta herritar oro bertan izatea nahiko genuke, ahal den neurrian laguntzeko.
Bestalde, asanblada irekia burutuko da datorren martxoaren 30ean, ostirala, arratsaldeko 17:30etan Putzuzulo gaztetxean; honetara bertaratzeko bereziki dei egiten da bai norbanako eta baita eragileei ere.

Bertan elkar ikusiko garelakoan, hemen doakizue atzoko egunean Gurekin Jaiko hainbat kideek emandako prentsaurrekoaren audioa

Osteguneko mahai-ingurua entzungai duzue

Martxoaren 15ean ostegunean, Krisiaren aurrean alternatiba feministak lelopean, Zarauzko Sorginak eta Bilgune Feministak antolatuta mahai ingurua izan zen Putzuzulon.

Bertan krisiaren aurrean hainbat alternatiba lantzen ari diren emakumeen iritzi eta bizipenak jasoko zituzten,
hortik abiatuta eztabaida goxoan murgilduz. GaraiON kooperatibako, Uztaro kooperatibako, Auzolan ekimeneko eta Malen etxeko lagunak izango ziren bidaide.

Zoritxarrez, grabaketa ez zitzaigun nahi bezain ongi irten eta parte-hartzaile batzuen bizipenak ezin izan genituen grabatu. Momentuz, GaraiON NaturArteako kidearen bizipenak igo ditugu, nahiz eta grabazioa ez den oso ona. Aste honetan Auzolan ekimeneko kidearen bizipenak jartzen saiatuko gara baina Uztaro Kooperatibako kidearen eta Malen Etxeko lagunaren hitzak ezinezkoak izango dira. Barkatu eragozpenengatik.

Hirukotearen txanda ZarataZarautzen

Azken aldi hauetako gonbidatu guztien ostean, ZarataZarauzko hirukotearen txanda iritsi da astearte honetan. Gaurkoan, Krixpin, B Jaunak eta Lagun Izoztuak gustoko ditugun doinuak entzuteko aukera izango duzue, baita nobedade batzuk ere. Life… But How To Live It?, Accidente, Net Weight, Cementerio Show, Lucky Malice…