Aste hontan Bitakora Kaieran Suedia aldea jutekotan gea, bertan 7 urtez bizitzen eon dan Axkoitiar batekin. Herrialde ezezagun honen berri barrutik ezautzeko aukera izango deu. Baltzatozte?

Kategoria: Berriak
Podcast: Play in new window | Download
Uztaro kooperatibak antolaturiko jardunaldi agroekologikoko hitzaldiak entzungai dituzue.
Maiatzaren 4ean, Agroindustria eta elikaduraren krisia lelopean, J. A. López, ekoizle agroekologikoa eta Bah! (Bajo el Asfalto está la Huerta) kooperatibako sortzailea, Anbu (Aitor Aranburu), Gipuzkoako baserritarra, esne eta haragi ekologikoaren ekoizlea eta Ehne sindikatuko kidea eta EHNE-ko kidea den Eneritz eduki genituen.
Maiatzaren 11ean, Pedro Prieto egon zen Nekazaritza eta energiaren krisia lelopean eginiko hitzaldian. Pedro Prietok energiaren inguruko gaietan izugarrizko esperientzia du, energia fotoboltaikoan lan egiten duen kooperatiba batean parte hartzen du eta “crisienergetica.org†erreferentziazko web orriaren koeditorea da.
Hitzaldiak, podcastean dituzue:
Podcast: Play in new window | Download
Atzo Iban Nikolaiek emaniko kontzertua entzungai duzue gure podcastean. Gogoratu gaur ere urteurrenarekin jarraituko dugula eta bazkaria mundialaren ostean, futbito txapelketaren finala izango dugula eta gauean berriz Folkcore eta Gaueko Itzalak taldeen kontzertua. UP ARRAIO!!
Podcast: Play in new window | Download
Atzo Irola Irratikoekin egin genuen solasaldia entzungai duzue. Solasaldia baino lehen, Madrilgo 3 irrati libre ezberdinei eginiko dokumental bat ikusi genuen eta ondoren Irala auzoan kokatua dagoen irrati libre honetako hiru kiderekin egon ginen hizketan. Saioa podcastean duzue beti bezala:
Iepa kaixo!!! Irratiaren urteurren ospakizunak medio, gaur arratsalde gau partean kalean ibiliko gara irrati mobil batekin, beraz gaur ezin izango dut Kaiolatik saioa egin. Gogoratu urteurreneko egitarauak aurrera darraiela, hauxe gaurko egitaraua!!!
18.00tan futbito txapelketako final erdiak poligonon.
20.00ak aldera herritik zehar irrati mobila
22.30tan Iban Nikolaien kontzertua
Besterik gabe, hurrengo astean itzuliko naiz beste eraso elektroniko batekin!!! UP THE KAIOLS!!!


