Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

IRRATSAIO INTERESGARRIA ATZOKOAN

Hainbat gai eta lagun izan genituen atzokoan Itsaso Debekatuak saioan.

Ostegunean estreinatuko duten dokumentalaren inguruan aritu zitzaigun Andrea Lopetegi.

Azkainen egin zen iheslarien egunaren inguruan berriz Xabier Mikel Ezkerrak, euskal iheslari politikoen bozeramaileak, eman zizikigun azalpenak.

Azkenik Garazi Mugertza kazetariak bideratutako tertulian Mikel Elortza abokatua, Imanol Murua kazetaria eta Haimar Arozena preso ohia jardun ziren hizketan

Bitakoraren azken bidaia!

Kaixo bidaiazaleok!

Gaurkuan bitakorako paria azken bidaia itekuak gea… Irratsaio berexi bat ingo deu, Bitakora Kaieran 3 urtez in deun   irrati-bidaia eta  bizipenak kontatuaz. Gure azken saiua izango da gela arroxian eta ez galdu aukera “tzintzikitin” entzuteko. Partehartzia ere eskertuko genuke, telefonoa mezuak bidaliz edo deituz, edota facebook-en idatziz. Besteik pe, plazer bat izan da zuekin bidai hau kopartitzia eta bidai on danai!

Igande hontan Iñakorekin izango gera

Kaixoooooo!!!
Ba bai, igande hontan, Ekainak 10, Iñaki Eizagirre Zarauzko zinegotziarekin izango gara gela arroxean.
Aurrekontuak, urtebete Bildu Udal gobernuan dela,esanak eta izanak…
Kontu ugari aterako direla aurreikusten dugu.
Eta nola ez!! Zuen parteartzea ere ezinbestekoa izanen da ahuntzak eztula ozenago egin dezan.
Edozein galdera, ideia, hausnarketa, etab. ez galdu aukera eta facebookera edota zuzenean deitu gure tfno zbkira (943868183).

Hau dena Igandean 21’tatik aurrera 99.3an zuzen zuzenean.
Adiorik ez, iganderarte baizik!!