Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Hezkuntza eta Bertsolaritza aste hontan!

Libe Goenaga eta Iñaki Gurrutxaga izan ditugu gaurkuan gela arroxian hezkuntzan eta bertsolaritzan inguruan: lehendabizikua Bertso Eskolen inguruan aritzeko eta Hezkuntza Arautuan inguruan bigarrena.

Asko ez dian arren, gaur egungo bertsolaritzan dauden berritasunei ere eingoyeu tartia.

Datorren astian zuzenian aitzeko 20tatik aurrea 99.3 FM!

https://external-content.duckduckgo.com/iu/?u=http%3A%2F%2F3.bp.blogspot.com%2F-FZulR1YfprY%2FVW6431OXnrI%2FAAAAAAAAM6Y%2FcBdCiA8WVik%2Fs1600%2Fbertsometa.jpg&f=1&nofb=1

Fadoak entzungai?

Beste itxialdi bat ate joka dugun honetan txaponaren beste aurpegia jarriko dugu gure entzule finentzat. Gaurkoan furgoneta martxan jarri eta Portugal aldera goaz Klara Gorospe eta Jon Peñagarikano “Elekropeña”-rekin.

Aurtengo udan egindako bidai frexko frexkoarekin gerturatuko zaigu gela arroxeraino bikote musikaria. Ez dakigu gaurko elkarrizketak zarata erritmo azkarrak, elektronika erritmo gozo eta zoroak edo zergatik ez fadoarenak izango dituen. Sintonizatu Arraio 21:00etatik aurrera eta ea zerrekin topatzen garen!