Aste honetako Arraio Session tartean Andoaingo talde mitiko baten zuzenekoa edukiko duzue entzungai, Gaizkiñe taldearena hain zuzen ere. Arraio Irratiaren 20. urteurreneko festa handian jardun zuten eta guk noski, kontzertua grabatua dugu.
Aste honetako Arraio Sessions tartean, Total Nada Kanadarrak Zarauzko Hiruputzu Gaztetxean eskeini zuten kontzertua edukiko duzue entzungai. ZarataZarautz irratsaioaren 20. urteurreneko ekintzetzan jo zuten hauek, Europar biran zeudelarik.
Aste honetako Arraio Sessions tartean Montaña talde Andaluziarrak Hiruputzu Gaztetxean eskeini zuen kontzertua edukiko duzue entzungai. ZarataZarautz kolektiboak eskeiniriko kontzertuan jardun zuten apirilean eta orain Arraio Irratiko uhin libreetatik entzungai edukiko duzue gaueko 20:00etatik aurrera.
Denboraldi berriko Arraio Session lehen zuzenekoa omenaldi bezela egingo dugu, Putzuzulon hainbatetan jardundako Igor Jauregi “Gartxot” handiari omenaldi bezala alegia.
Gartxotek berriki agur esan digun arren bere musika betiko gordeta egongo da Arraioko hari musikalean, baita 2008an Putzuzuloko teilatuan, Napoka Hiria bikotearekin eman zuen kontzertua ere, garai hartan Arraio Blues saioak antolatu zuena.
10 euroko behringer mikro batekin grabaturiko zuzeneko itzel hau berreskuratu dugu ostegunean entzun dezazuen, gaueko 21:00etatik aurrera.