Press "Enter" to skip to content

Egilea: mieltxo

“Iratzarri” dantza taldekoei elkarrizketa

     Martxoak 20, asteartean, Zarauzko “Iratzarri” dantza taldeko bi kide izango ditugu “Erantzun Puntuari” kultur irratsaioan. Iluntzeko zortziretatik bederatziak bitartean Ane Mendizabal irakaslea eta bere ikasle batekin hitzegiteko aukera izango dugu. Dantza taldeak urtean zehar egiten dituen ikuskizunen berri emateaz gain, guk jarritako beste zenbait punturi erantzuten saiatuko dira.

 Ez ahaztu, irratsaioari buruzko iritziren bat helarazi nahi badiguzue, edo gonbidatu berriak proposatu, irratsaio honetako helbide elektronikoa hau dela: puntua@arraio.org.

 elkarrizketa

 

 

 

Ainhoa Alberdi aktorea puntuei erantzuten

       Astartean, otsailak 27, Ainhoa Alberdi aktore zarauztarra izango dugu gonbidatua “Erantzun Puntuari” irratsaioan. Iluntzeko zortziretatik bederatziak bitartean guk jarritako puntuei erantzuten saiatuko da. Ainhoa, Zarauzko aktoreen harrobiak eman duen harribitxietako bat da. Herriko “Alproja” antzerki taldean aritzeaz gain, eskarmentu handia du antzerkiaren munduan.

      Beraz, irratia antzezleku bihurtuko dugu oraingo honetan…. betiko lekuan, noski; FM-ko 99.3an, Arraio Irratian.

 

                      ainhoa alberdi

Jexuxmai Lopetegi abeslaria puntuei erantzuten

Datorren asteartean, otsailak 20, Jexuxmai Lopetegi abeslaria elkarrizketatuko dugu “Erantzun Puntuari” irratsaioan. Bere ibilbide musikala aski ezaguna da; Akelarre taldean eta bakarka (Jexuxmai eta Noizbehinka) aritua da besteak beste. Aipatutako ibilbideaz gain, orain zertan dabilen ere kontatuko digu. Eta beste hainbat bitxikeri ere bai. Eta noski, bere kanturen bat edo beste ere entzun ahal izango duzue…

Beraz, Ihauterietako ajea pasatzeko aukera paregabea FM-ko 99.3an…. Ez hutsegin! Ez zara damutuko!!!!


Jexuxmai

Zarauzko bertsolariei elkarrizketa

Astearte honetan hilak 6, Zarauzko bi bertsolari ekarriko ditugu gurera, guk jarritako puntuei erantzutera. Mantxi eta Oier Aizpurua izango ditugu “Erantzun Puntuari” irratsaioan. Bi bertsolari hauek Zarautz herriak emandako bi perla ditugu eta buru-belarri dabiltza bertsotan eta bertsoak irakasten. Biak gehiago ezagutzen saiatuko gara. Ea zuek ere puntuak jartzen dizkiozuen…. Beraz, ez ahaztu FM-ko 99.3 sintonizatzea. Zeu ere bertsotan jarriko zaitugu….zarauzko bertsolariei elkarrizketa

Uxue Alberdi puntuei erantzuten

Datorren asteartean, otsailak 23, iluntzeko zortziretan Uxue Alberdi idazle eta bertsolari elgoibartarra elkarrizketatuko dugu “Erantzun Puntuari” irratsaioan. Uxuek bi sari jaso ditu azkenengo bolada honetan; bertsotan Xenpelar saria eta Literaturan Igartza saria. Horretaz gain, Suedian egin du denboraldi luze bat, eta bertako kontuak ere ekarriko dizkigu.

Beraz, oraingoan eskualdetik pixka bat atera eta Elgoibartik erreskatatuko dugu gure gonbidatu berria. Ea jarritako puntuei nola erantzuten dien…


Uxue