Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Eneko Landa saskibaloiko senior mutilen entrenatzailea Izerditan blaien

Iepa kaixo entzule maiteak!

Biharko saioan gonbidatu berezi bat izango dugu Arraio Irratiko gela arroxean, Eneko Landa. Aurreko astean erronka bota genion larunbateko partida irabaziz gero gurera etortzeko. Partida galdu arren ez digu muzin egin eta 20.00tatik aurrera saskibaloi kontuez jardungo gara batez ere. Gure entzule fina dela badakigunez saskibaloiaz gain beste kirolen inguruan ere jardungo gara.

Playeroetaz ere arituko gara biharko saioan. Alde batetik Eneko Salegi tabernako jokalaria delako eta bestetik hiru aste luzeren ondoren zarauzko hondartzan beste jardunaldi bat izango dugulako.

Gogoratu saio hau asteazkenean izango duzuela entzungai, 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!
110306sask-039

Herriko taldeen errepasoa eta sorpresaren bat gaurko Izerditan blaien

Iepa kaixo!

Aurreko asteko elkarrizketaren ostean oraingoan ez dugu gonbidaturik. Hau dela eta aspaldiko partez herriko taldeen errepasoa egingo dugu, gabonetatik bueltan turroi eta polboroiek kalde edo mejora egin dien argituz.

Honela bada gaur futbola, errugbya, saskibaloia eta eskubaloia izango ditugu mintzagai beste kirolen artean.

Azkenik, denbora badugu kirolari historikoren bat gogoratzen saiatuko gara. Beraz, badakizu, 20.00tatik aurrera sintonizatu Arraio Irratia, FMko 99.3an!!

Jon Ercilla eta playeroak gaur Izerditan blaien

Iepa kaixo!

Oporrak igaro ostean berriz bueltan gara zuzeneko saio interesgarri batekin. Gaurkoan playeroen inguruan buru belarri arituko gara. Alde batetik Jon Nikole Ercilla izango da gurekin, hondartzako futboleko APP bat garatu du eta honen nondik norakoen berri emango digu.

Berarekin azken jardunaldiak utzitako emaitzak errepasatuko ditugu. Emakumezkoen liga erregularrak aurrera darraien arren, gizonezkoetan kopa eta liga nortzuek jokatuko duten argitu baita.

Honez gain preso eta iheslarien aldeko II. eskubaloi jardunaliaren errepasoa ere egingo dugu.

B3dxhe-CEAAPP4I.jpg:thumb

2014ri errepasoa 31ean 11.00tatik aurrera

Bihar goiza goxatzeko asmoz azken urteotan bezala Arraio Irratiko lan taldea bilduko da 2014ri errepasoa egiteko.

Urte honek utzi dizkigun gertakari aipagarrienak, xelebreenak eta gertukoenak gogoratzen saiatuko gara. Zelanda berritik ere kanpaikadak izango ditugu zuzen-zuzenean.

Galdu ezin duzun zita abenduaren 31ean goizeko 11.00tatik aurrera!!

Eguzkilore

Urteko elkarrizketen bilduma urteko azken egunerako

Iepa kaixo entzule maiteok!

Aurreko astean bezala oraingoan ere grabaturiko saio bat jarriko dugu. Egun hauetan konpromezu ezberdinak ditugunez ezin saiorik egin. Hala ere ez larritu! Urteko elkarrizketekin saio berezi bat osatu dugu, Gerard Brigen 6 nazioen kronikan, plaieroak (kiniela egin ahaztu gabe), surfa, bodyboarda, saskibaloia… Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera, ostegunean 14.00tan eta larunbatean 10.00tan!

Ongi bukatu urtea eta hobeto hasi!

2010