Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Naxariren eskutik, balkanetako gerrako kirolariak

Iepa kaixo entzule maiteak!

Asteazken honetako saioan Naxari handia izango da gurean. Konpromezu familiarrak tarteko denboraldi honetan esatari lanak alde batera utzi behar izan ditu eta entzule moduan dabil. Bihar ordea gurekin izango dugu aspaldiko partez eta saio bikaina prestatu du Gerard Bridgen laguntzarekin.

Lehengo zatian hondartzako futboleko emaitzak errepasatuko ditugu. Jada jardunaldi gutxi falta dira eta gauzak erabakitzen ari dira. Honez gain kirolari historiko batzuk ekarriko ditugu gogora. Balkanetako gerra hasi zenean beraien kirol bizitza jarraitzeko moduan izan ziren Velimir Perasovic, Nenad Perunisic eta Zvonimir Boban. Hauen historia ezagutzeaz gain beraien kirol ibilbideko pasarterik garrantzitsuenak gogoratuko ditugu.

Beti bezala hau dena asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian FMko 99.3ean!

PerasovicJoventut_thumb-199x300

zvonimir-boban-cro

perunisic

Arkaitz Lazkano bihar Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maiteok!

Biharko saioan Arkaitz Lazkano mendi bizikletako txirrindularia izango dugu gurekin. Zarauztar gazte hau aspalditik dabil btt deituriko modalitatean murgilduta. Pedalei emateaz gain argazkiak ateratzen ere artista dugu Lazkano. Bere bizikleta ibilbideaz eta argazkilaritzaz berri emango digu biharko saioan.

Honez gain playeroetako kiniela egingo dugu ahaztu gabe. Saioa amaitzeko kirolari handi bat gogoratuko dugu, Sherron Mills. Aste honetan zendu zaigu saskibaloi jokalari aparta, bere kirol ibilbidea gogoratuko dugu gure omenaldi xumea eginaz. Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera izango duzue entzungai FMko 99.3an!

AJb0Uw4L

Playeroak, euskal kopa eta surfa urteko lehenengo saioan

Kaixo entzule maite!

Urte berriko lehengo saio honetan denetik pixkat bat dakargu. 3 asteko oporralditxoaren ostean egun horietan gertaturiko kirol ekintza garrantzitsuenak errepasatuko ditugu.

Jakina den bezala hondartzako futbloleko bi jardunaldi igaro dira eta hemen gertaturikoa aipatuko dugu. Bulegoetan egon den salaketa bat ere aztertuko dugu zer esan asko izaten ari baita.

Bestalde emakumezkoen eskubaloiari tarte bat egingo diogu, urteko lehen asteburuan Euskal kopa jokatu baitzen Aritzbatalde kiroldegian. Bi jardunaldi izan zituen lehiketa honetan etxeko taldea, Aiala, Bera-Bera, Zuazo eta Kukullaga-Etxebrri izan genituen nor baino nor.

Azkenik surfari elduko diogu. Airean utzi genuen urteko azken saioan Pipelineko txapelketa eta honekin batera munduko txapelketa ere. Patximagickek emango digu bertan gertatutakoaren berri.

Beti bezala hau dena Arraio Irartian izango duzu entzungai, asteazkenean 20.00tatik aurrera!

23861891780_27102290f8_z-300x200

Aialaren igoera gogoratuz

Kaixo entzule maite!

2015ren errepasoan zati berezia du Aiala taldearen igoerak.Horregaitik biharko saioan urteko kirol gertakari hau errepasatuko dugu. Oviedoko fasean izugarrizko balentria egin ondoren berriz ere Zarauzko emakumezkoen eskubaloi taldea ABF mailan ari delako.

Asteburu ahaztezin honetaz jardun ginen jokalari eta entrenatzaileekin. Beraz, zer hoberik errege egunez honelako opariaz gozatzea baino. Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

img_4248-w

2015eko errepasoarekin jarraituko dugu

Kaixo entzule!

Aurreko astean bezala gaurkoan ere 2015 honek utzi dizkigun saio pare bat entzuteko modua izango dugu. Alde batetik eskola kirolaren inguruko bi lagunek Eskola Kirolaren Aldeko Plataformaren inguruko berri eman ziguten. Orain arte egindako lanaz, gaur egungo egoeraz eta etorkizuneko erronken inguruan aritu ginen beraiekin.Grabazio honetan xakean aritzen diren bi lagunei egindako elkarrizketa entzuteko parada izango duzue. Kirola den ala ez eztabaidatzeaz gain, kirol honen beste aurpegi bat ezagutzeko aukera aparta da elkarrizketa hau.

Hau dena beti bezala gaur 20.00tatik aurrera Arraio Irratian FMko 99.3an!