Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Playeruak, sorginkeriak, madarikazioak eta bestelako bitxikeriak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Bat batean negua sartu zaigun honetan saio eder bat prestatu dugu epelean entzun dezazuen. Biharkoan playerotako 4. jardunaldiko kiniela egingo dugu Kupela taldeko Amaiarekin. Beraien taldeaz ere arituko gara, azken urteetako nagusitasunaren sekretua argitzen saiatuko gara.

Bestalde, saioa honetan kirol munduko sorginkeria, madarikazio eta bestelako bitxikerien berri emango dizuegu. Batzuk aski ezagunak dira, Guttman jaunak Benfika bere talde ohiari botatakoa esaterako. Katu hilen historiak, sorgin bati utziriko zorra, magia beltza… Kontu hauen inguruan gehiago jakin nahi ezkero badakizu zer egin behar duzun?? Arraio Irratia sintonizatu ostiralean 18.00tan (errepikapena larunbatean 10.00tan) zure irratiko FMko 99.3an!!

maldicion-benfica

Alex Uranga eta Unai Borda biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Alex Uranga zumaiarra eta Unai Borda zarauztarra izango ditugu gurean. Jakingo duzuen bezala Alex bodyboard zirkuituko gorengo mailan dabil lehian azken urte hauetan, eta berarekin batera uretaratzen da Unai Borda kameralaria. 2016ko txapelketaren berri emango digute biek, kirol honen beste ikuspegi bat gerturatuz.

Honez gain playeroetako 3. jardunaldiko emaitzen berri emango dizuegu, eguzki berotan jokatu ziren partidetan ezusteko bat edo beste izan baitzen. Badakizu, hau dena Arraio Irratian izango duzu entzungai, ostiralean 18.00tatik aurrera, FMko 99.3an!!

Alex-Uranga

Surfa eta plaieroak mintzagai biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan herriko taldeen partiden egutegia aipatzeaz gain bi gai nagusi izango ditugu hizketa gai. Ostiral honetan surfari garrantzi berezia eskainiko diogu jada jakin badakigulako zeintzuk diren aurtengo txapeldunak. Emakumezkoetan Tyler Wright australiarra gailendu da eta gizonezkoetan John John Florence hawaiiarrak bere ametsa gauzatu du Portugalen irabazi ostean.

Onez gain hondartzako futbola edo playeroak tarte berezia izango dute geurean. Kirol honetan aritzen direnekin 3. jardunaldiko kiniela egingo dugu, anima zaitez zeu ere!!

Hau dena beti bezala Arraio Irratian izango duzu entzungai, FMko 99.3an, ostiralean 18.00tatik aurrera!!

1017_its_moore

Xanti Ubera kayak surflaria bihar gure saioan

Kaixo entzule maite!

Aurreko astean kale egin eta gero bihar saio bikain bat eskaintzeko asmoz gatoz Patxi Magic, Gerarda eta Junan. Playerotako emaitzen errepasoa egiteaz gain igandean izan zen Gipuzkoako Kayak Surf txapelketan parte hartu zuen Xanti Ubera izango dugu gurean. Berari egingo diogun elkarrizketan kirol honen nondik norakoak gehiago ezagutzeko eta txapelketan gertaturikoaren berri emateko baliatuko dugu.

Ohikoa den bezala ezin ahaztuko ditugu gure herriko talde nagusien partidak, arreta berezia eskainiko diegu etxeko partiduei zuek bertara gerturatzeko asmoz. Hau dena gogoratu, bihar ostirala, 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, 99.3FM!!

Xanti Ubera

Aurkezpen saioa bihar 18.00tan

Iepa kaixo entzule maiteok!!

Bihar hasiko dugu 2016/2017 denboraldia eta aurten berrikuntza nagusi bat dakarkigu. Sasoi honetan gure saioak ostiraletan 18.00etan izango dira asteazkenetan izan beharrean, egin dugun kuña berriak ondo esaten duen moduan.

Denboraldi honetan iazko ahots berdinak entzungo dituzue gai ezberdinez hitz egiten. Oraingoan asteburuko jardunaldiei garrantzi gehiago emango diegu emaitzei beharrean. Elkarrizketa interesgarri batzuk ere baditugu agendan eta nola ez kirolaren inguruko zenbait gai mamitsu. Ezin dugu ahaztu Hondartzako futbola edo playerotako kiniela. Aurten ere minutu asko eskainiko dizkiogu gure kirol kuttun honi, gainera, dirudienez aste honetan dira hastekoak….

Beraz adi! Bihar 18.00etan sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an eta gozatu zure kirol irratsaio maiteaz!!

Businessman Touching Domino Pieces Arranged in a Line --- Image by © Royalty-Free/Corbis
Businessman Touching Domino Pieces Arranged in a Line — Image by © Royalty-Free/Corbis